‘Odisea’-ren zatirik zaharrena

  • Greziako Olinpiako santutegian grekoz idatzitako buztinezko plaka aurkitu dute, Homeroren Odisea-ren hamairu bertso dituena.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zehazki, Odiseok  Eumeo mirabearekin daukan elkarrizketa jasotzen dute bertso horiek. Greziako Kultura Ministerioaren arduradunen arabera, idazkunaren lehen azterketatik ondorioztatu daiteke erromatar garaikoa dela, K.o. III. mendea baino lehenagokoa. Epopeia  ezaguna K.a. VIII. mendean konposatu zutela uste da eta, beraz, aurkitu berri den idatzia originala baino milurte bat berriagoa litzateke.

Eta, hala ere, datazio zehatzagoak hasierako hipotesia baieztatuko balu, orain arte aurkitutako Odisea-ren zati idatzirik zaharrena litzateke.


Literatura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...