Maitasun diotimikoa

  • Atenas, K.a. V. mendea. Periklesek deituta, Diotima Mantineakoa emakume apaiza eta filosofoa hirira iritsi zen, hamar urtez luzatzen ari zen izurri agerraldia eteteko, jainko-jainkosen laguntza bila zezan.

'Diotima mantineakoa' (Józef Simmler, 1855). (arg.: lviv National Art Gallery)
'Diotima mantineakoa' (Józef Simmler, 1855). (arg.: lviv National Art Gallery)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Mantinean jaio zela eta hiri horretatik etorri zela ondorioztatu daiteke, baina hari buruzko beste datu biografikorik ez dago. Gainera, iturri bakarra aipatzen du Diotima, Platonen Oturuntza lanean.

Platonek dio behin Sokrates festa batean zegoela, hainbat gizon maitasuna deskribatzen saiatu zirela. Orduan Sokratesek hartu zuen hitza eta azaldu zuen Diotimak irakatsi ziola maitasuna zer zen. Hortaz, Diotima Sokratesen irakaslea edo mentorea izan zen. Eta haren bizitzaren inguruko ia daturik ez badago ere, Platonek bere pentsamendu filosofikoa azaltzen du Sokratesen bidez.

Diotimaren ustez, maitasunean pertsona eta emozioa bereizita daude. Maitasuna pertsonatik bereiztean, eta hori maitasunaren eramaile independentetzat jotzen dugunean, geure burua jainkozko errealitatean sar daiteke. Azken finean, kontakizun horren bidez, Platonek esaten du maitasun platonikoaren kontzeptuaren jatorrian Diotima dagoela.

Baina iturri garaikide bakarra izanda, aditu gehienek Diotima benetan existitu zela ukatzen edo zalantzan jartzen dute, emakumeek eremu akademikoan eragin oso gutxi zeukaten garaian. Platonek Oturuntzan aipatzen dituen eta errealtzat jotzen dituen beste pertsonaiak benetan existitu zirela dakigu. Orduan, Diotimaren erreferentzia zergatik ez da erreala? Bada Diotima agian existitu zela uste duenik ere, baina bera eta Aspasia Miletokoa, Periklesen emaztea eta, besteak beste, emakumeentzako eskola bat bultzatu zuena, pertsona bera izan zitezkeela diote.

Sokrates eta Platonengan eragina izan zuen eta, beraz, ordurarteko pentsamendu pitagorikoa gainditzeko funtsezkoa izan zen emakume bat benetakoa izan zela zalantzan jartzen badugu, nola pentsatuko dugu, bada, hiri eta garai berean bi emakume nabarmendu zirela?


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...