Ipar Euskal Herriko mugimendu feministako aurpegi ezaguna da Xane Kreckelbergh bithirindarra. Azken aldietan gutxiago ageri dena, ardurak uzteko urratsa eman duelako. Ez zaio erraza izan. Batetik, hainbeste aldatzeko duen jendarte honetan ezin duelako geldirik egon, eta bestetik, borroka feminista eramateko Ipar Euskal Herrian dagoen militante kopuru txikiagatik. Feminismoaz eta bere ibilbideaz hitz egiteko denbora eskaini digu.
Emazteek Diote elkartean zenituen ardurak utzi berri dituzu.
1973an militatzen hasi eta geroztik beti aritu naiz feminismoaren esparruan. Banekien ardurak utzi behar nituela, baina zaila zitzaidan, ikusirik gazterik ez zela segidarako. Oroit naiz kide gazte batek erran zidala hor izanen nintzeno ez zela ardura hartzerik izanen, beharrik ez zelako. Paf! elkartea Baionan, Brigada Ubela EHZ festibalean... Gazte batzuk feminismoari lotzen zirela ikusirik hitzetik ekintzara pasa nintzen. Lehendakaritza 2014an utzi nuen eta bestelako ardurak iaz. Deus ez egitea erabaki nuen, kide xume izatea.
Feminismoan gazte gutxi ikusteak kezkatzen zaitu. Ez da berdina Hego Euskal Herrian.
Nolaz da hain desberdina Hegoaldean? Errepresio gehiago bizi izan dutelako? Hiritarrak izanki errazago zaielako? Ez dakit. Ez dut uste alderdi politikoek feminismoari garrantzi handiagoa eman izanagatik denik. Izan hautetsi, sindikalista ala beste, emazteak hainbat arlotan sartu ziren militantziaz. Hemen lege bat behar izan genuen gizonak tokia uztera behartzeko. Han matxistagoak direla? Ez, uste dut berdintsu direla han eta hemen.
Zuen belaunaldian ere ez zarete anitz.
Egia da. Egunak 24 ordu izanki, Emazteek Diote-ko batzuek beste gai batzuei eman zieten lehentasuna. Baina beti sostengatuz feminismoa. Kontsumo jendartearen izpiritua gure buruetara sartu zen eta militantzia ahuldu zen. Uste dut borroka irabazia zela pentsatu zutela gure adinekoek eta ondokoek. 40 eta 70 urte artekoetan huts handi bat bada. Gaur egun, 30 urtekoak edo hortik beherakoak dira borroka horri lotzen Ipar Euskal Herrian.
Zer ekartzen dizu militantziak?
Jendarteak aldatzeko behar hori badut, isilik egotea ez dut onartzen. Nire burua bortxatu behar izaten dut ekimenetan ez inplikatzeko. Nire buruari erraten diot “Xane, ez da zure adineko kontua, utzi besteei, ez joan lehen lerrora”. Anitz elkartetan berdina gertatzen da: zaharrok tokia hartzen dugu eta nekez uzten diegu ondorengoei. Lekua utzi behar zaie.
Paris eta hiri handiei lotu ohi dugu 68ko Maiatza. Ipar Euskal Herriko baserri munduan ere sentitu zen?
Garaian Donapaleun ikasle nintzen. Ez genuen Paris edo hiri handietan bezala bizi ukan; ideiak hartu bai, baina pixka bat beranduago barneratu genituen. Futitzen ginen Paris, Bordele eta Bilbon gertatzen zenaz, guk gure bizia segitzen genuen, gure gogoeta, eztabaida eta aldarrikapenekin. Oso praktikoak ginen, mentalitateak aldatu nahi genituen, formakuntza edota eztabaiden bidez. Ez genuen hainbeste denbora pasatzen gure artean gogoetatzen. Garaian, haurtzaindegien beharra eta kontrazepzioaren eskuratzea ziren lehentasunetan.
Mentalitateen aldatzea zaila zitekeen.
Hemengo jendeek zerbait pentsatzen dute baina ez dute deus erraten! Nonbait ona da... Ez jakinki zer pentsatzen zuten, gurean segitzen genuen. Dena dela, segur ginen arrazoi genuela. Gaur egun, badakigu entzunak izan ginelako zirela ideia batzuk aldatu. Oraino zaila da, eguneroko matxismoa hor dago beti. Bada zer egin. Adibidez, hauteskundeetarako EH Bairen liburuxketan “feminismo” hitza ez da ageri. Zergatik ez? Ez dut ulertzen.
Zein dira gaur egungo erronka nagusiak?
Egoera hobetu da, baina sobera emeki. Uste dut garaian finkatu erronka guztiak hor ditugula, forma edo hein ezberdinetan badira ere. Bi aipatuko ditut. Batetik, dibortzioa irabazi da, baina diruduna izan behar da egin ahal izateko. Dibortziatu diren nire ingurukoak pobrezian dira. Bestetik, haurtzaindegirik ez da aski. Amatxi eta aitatxi ez balira hor, gazteek ez lukete duten bizia eramaten ahalko. Eskaintza falta da. Gazteek ez dute deus aldarrikatzen, ez da normala. Erronka berria da integrista katolikoena. Hedatzen ari dira, arriskugarri da. Bestalde, sexualitateari dagokionez, gazteek ezberdin planteatzen duzue gaia. Bilgune Feministakoak entzuten ditudalarik harritzen eta pozten naute. Ondarroako topaketetatik atera nintzen liluraturik.
Bilgune Feministakoak bidelagun ukan dituzu.
Bilgune Feministak morala igotzen dit. Garaian Egizan ala ondotik Bilgune Feminista ez balira hor izan, ez dut uste atxikiko genuenik. Egiazko galderak egiten dituzte, zinez galdera sakonak. Garaian homosexualitatea aipatzen genuen, baina gugandik kanpo gelditzen zen. Gaur egun gazte bagina, bizi eta amodio aukeratzat ukango genuke homosexualitatea.
Koordinazio feminista bat sortu da Herri Elkargoan, parekidetasuna eta feminismoa exijitzeko.
Emazteek Diote-tik abiatu zen ideia. Gauzak aldatuko dira herri elkargoan ere. Noiz? Ez dakit. Proposamen bat luzatua izan zaie, parekidetasunaren aldeko Europako Karta izenpetzea galdetua zaie. Ez dut ulertzen nolaz 2017an hain gibel izaten ahal garen.
“68ko Maiatzaren biharamunean ideia berriak loratu ziren Ipar Euskal Herrian ere. Feminismoarekin hori gertatu zen. Baina maleruski, zabalduz joan den kontsumismo giroak printzipio anitz hil zituen. Funtsean, orain berriz pizten ari diren balore horiek berak. Badirudi zola hunki behar dugula berriz balore humanisten, elkartasunaren edota xumetasunaren garrantziaz ohartzeko”.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.