Lorez lore

  • Izan ere, lorez lore gabiltza; egunero lore berri bat ikus daiteke sasoi honetan. Tartean, baita jan daitezkeenak ere. Ez gara euskaldunak lorezale amorratuak; kunplimenduak eta ele ederrak bai, baina lore-loreak tamainan!

Hirusta gorria, Trifolium pratense. (Arg.: Jakoba Errekondo)
Hirusta gorria, Trifolium pratense. (Arg.: Jakoba Errekondo)

Orburua (Cynara scolymus) eta kuiatxoa (Cucurbita pepo var. pepo) bai, loretan jaten ditugu, baina gure ahosabaiaren onerako: dasta berri mordoa dugu inguruan, dastatu zain. Jan ditzagun loreak: usaina, ukia, zaporea... Hona saskikada esku-eskura: begonia (Begonia x tuberhybrida), baltsamo-belarra edo ilena (Calendula officinalis), azuzenak (Hemerocallis spp.), Txinako arrosa (Hibiscus rosa-sinensis), kaputxina (Tropaeolum majus), ekilorea (Helianthus annuus), albahaka (Ocinum basilicum), martorria (Coriandrum sativum), mihilua (Foeniculum vulgare), oreganoa (Origanum vulgare), mendaroa (Origanum majorana), aza jendea (Brassica spp.), errefaua (Raphanus sativus), bioleta usainduna (Viola odorata), bioleta handia (Viola x wittrockiana), babarruna eta leka (Phaseolus vulgaris), ezkaia (Thymus vulgaris), belatxeta edo izpiliku fina (Lavandula angustifolia), astaizpilikua (Lavandula latifolia), izpiliku mina (Lavandula stoechas), errukulak (Eruca vesicaria sativa eta Diplotaxis tenuifolia), dama errukula (Hesperis matronalis), txikori-belarra edo sorgin-belarra (Taraxacum officinale), basabitxilorea (Bellis perennis), kuiatxoa eta kuia (Cucurbita spp.), hirusta gorria eta zuria (Trifolium pratense eta T. repens), atxaparra (Lonicera spp.), erromeroa (Rosmarinus officinalis), azitraia (Satureja hortensis), perraitza edo apo-perrexila (Anthriscus cerefolium), ezkia (Tilia spp.), etxeko poza edo baltsamina arrunta (Impatiens walleriana), porru-tipula (Allium schoenoprasum), ezamihilua edo aneta (Anethum graveolens), zauri-belarra edo salbia (Salvia officinalis), krabelina (Dianthus caryophyllus), urkitza edo jasmina (Jasminum officinale), luisa-belarra (Aloysia citriodora), malba gorria (Alcea rosea), urrelilia (Chrysanthemum coronarium), nabar-lorea (Centaurea cyanus), basa-julufraia (Lychnis flos-cuculi), petenta edo fuxia (Fuchsia spp.), uztaoa edo lapaitza (Rumex acetosa), papantsea (Viola tricolor), amañililia (Syringa vulgaris), tagetea (Tagetes spp.), oinlodia edo peonia (Paeonia spp.), zuhain azenarioa (Daucus carota), arrosak (Rosa spp.), ilarra (Pisum sativum), artoa (Zea mays), mendak (Mentha spp.), idi-bihotza (Tulipa spp.), ziabelar usainduna (Galium odoratum), zamo txikia edo basa azafraia (Carthamus tinctorius), borraja (Borrago officinalis), dragoi-muturra (Antirrhinum majus), aingeru-belarra (Angelica archangelica), geranioak (Pelargonium spp.), bananondoa (Musa x paradisiaca) eta sagarrondoa (Malus x domestica). Eta, ahaztu gabe, intsusa (Sambucus nigra).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Loreak
2020-03-22 | Jakoba Errekondo
Lilipa eta lilipopa

Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]


2020-03-08 | Jakoba Errekondo
Moko-belarretan

Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]


2019-12-15 | Jakoba Errekondo
Kurkubia eta erlastarrak

Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]


Eguneraketa berriak daude