EulÓlia Reguant, CUPeko diputatua

"Erreferendumik ez badago legealdi honek ez du zentzurik"

  • 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetatik CUPeko diputatua da Eulàlia Reguant (Bartzelona, 1979) matematikari, aktibista eta finantza etikoetan aditua. Alderdi politikoekin lotura organikorik ez duten mugimenduen defendatzailea izanik, Kataluniako gobernura sartu aurretik, politikan baino, gizarte mugimenduan nabarmendu da bere ibilbidea. Kataluniako Parlamentuan elkartu gara.

Saioa Baleztena @SaioB
2017ko ekainaren 04a
Argazkia: Jordi Borras
Argazkia: Jordi BorrasArgazkia: Jordi Borras

2015ean politikan murgildu zinen baina Matematikan lizentziaduna zara. Noiz politizatu zinen?
Bitxia dirudien arren, unibertsitate garaian. Tira, politikarekiko interesa betidanik izan dudala esango nuke, baina unibertsitate garaiko ikasle mugimenduan parte hartu izana garrantzitsua izan zen. Orduan hartu nituen kontzientzia eta inplikazio handiagoak.

Dirudiena baino gertuago al daude matematikak politikatik?
Nire aurreko belaunaldian izan dira matematika ikasketak izanik politikan aritu direnak. Edozein modutan, nire fakultatean behintzat, ikasle mugimendua bereziki sendoa zen. Betiko logiketatik ateratzea aberasgarria ikusten dut, politika berez baita zeharkakoa, eta mundu honetan aritzeko ez duzu zertan izan zientzia politikoetan, zuzenbidean edo filologian aditua.

Ikasle mugimenduetan bai, baina, ezker independentistan ez duzu sekula militatu. Zergatik?
Gizarte mugimenduetatik natorrelako. Betidanik ulertu izan dut batasun ideologikotik haratago, ezinbestekoak direla alderdi politikoekin lotura organikorik ez duten mugimenduak. Garrantzitsua da bereizketa hori egitea. Ni erosoago sentitzen nintzen gizarte mugimenduetan.

Zeintzuk dira zure erreferente politikoak?
Nire ibilbidean erreferente askok izan dute eragina. Horietako bat izan da Arcadi Oliveres, Kataluniaren eraldaketarako egin zuen apustu politikoagatik eta konpromisoa ulertzeko duen moduagatik. Asko ikasi dut berarekin. Beste erreferenteetako bat izan da Chico Whitaker brasildarra, Munduko Gizarte Foroaren sortzailea, besteak beste. Eta azkenik, Érik Toussaint aipatuko nuke, herrialde txiroen zorraren inguruko pentsalaria, haren ikusmoldea gakoa izan da niretzat. Kataluniatik abiatuta mundu zabalerantz, hiru horiek izan dira azpimarragarrienak, seguruenik.

Oinarrizko kristau mugimenduetatik zatoz.
Parrokiatik edaten duen familian koxkortu nintzen eta, beraz, kristautasunarekin dudan lotura, familiatik dator. Horregatik, seguruenik, unibertsitate garaian oinarrizko kristau mugimenduetan eta gogoeta zein pentsamendu kritikoen mugimenduetan murgildu nintzen. Ez hainbeste katolikoak, baina bai kristauak. Bizipen horiek gaur egun, politikan konpromisoa hartzeko moduan eragiten didatela esango nuke. Eta esperientzia hark, nolabait bultzatu zidan naizenarekin, bizitokiarekin eta sentitzen dudanarekin sustraituta egotera.

Badago uste duenik ezkertiarra eta kristaua izatea kontraerrana dela. Zuri aldiz, amorrua ematen omen dizu eskuindarrak katolikoak direla esateak. Zergatik?
Erabateko kontraesana delako. Eliza katolikoa, mendeetan barna, eraiki den bezala eraiki da, baina Elizaren ikusmoldearen sorrera erabat kontrakoa da ideologia eskuindarrarekiko. Une historiko batean boterea eta Eliza Katolikoa gauza bera bilakatu ziren. Baina, era berean, nik kristautasunaz edan dudana da, erlijioa bizitzeko eta konpromisoa ulertzeko modu bat, eskuindarra izan eta pribilegioak babesteaz oso bestelakoa.

Argazkia: Jordi Borras

Hala ere, kristau izateari aitortzen zaio sarri Elizaren logikan parte hartzeko beharra. Nola kudeatzen duzu zuk dikotomia hau?
Boteredunek azaldu dute, beti, euren historiaren kontakizuna. Eliza Katolikoak –erakundeak– botere ukaezina du eta bere kontakizuna zabaldu du, han eta hemen, mendeetan barna. Baina era berean, oinarrizko kristautasunetik datozen ezin konta ahala lagun isilduak izan dira Elizatik urruti egoteagatik. Azken finean, homogeneotasuna saltzeko joera dago eta arauetatik ateratzen garenak baztertuak izaten gara. Besterik gabe, Eliza Katolikoaren erakundetik urruntzen garen kristauok ez dugu paparra ateratzen. Ez dugu horren beharrik.

Itzul gaitezen zure ibilbidera. 2015ean Bartzelonako Udaleko hauteskundeetan laugarrena zinen CUPen zerrendan. Hiru sartu eta zu kanpoan geratu zinen, eta hilabete gutxira Parlamentuan sartu zinen. Nola joan dira bi urte hauek?
Alde batetik, denbora oso azkar pasa da, baina bestetik, oso motel. Egia esan, ez dut gehiegi pentsatu, baina seguruenik egoera oso desberdina izango zen Bartzelonako Udaleko zinegotzia izango banintz. Parlamentuaren ikusgarritasuna handiagoa da.

Fiare banku etikoan aktibista izatetik Parlamentuko aurrekontuak negoziatzera pasa zinen. Erakunde publikoetan ba al dago etikarik?
Inolaz ere ez. Ez behintzat nik etika ulertzen dudan moduan. Kasu, hein batean bagenekien instituzioak hainbat elitek altxa dituztela helburu bakarrarekin: pribilegioak mantentzea. Eta gero, erakunde publikoak mantendu dituztenak izan dira logika horretan murgildu direnak. Baina sistema antzerki hutsa den munstroa da. Horregatik, etikak hemen ez du tokirik. Dena neurtzen da hurrengo hauteskundeei begira.

CUPek orain, instituzioen parte izanik, sistemaren muina aldatzeko gaitasunik ba al du?
Instituzioak aldatu daitezke kaleko jendea bizirik dagoen bitartean. Eta zoritxarrez, gaurko arazo nagusia da kaleko jendeak erakundeen esku utzi duela ardura guztia. CUP bezalako indar politiko bakar batek ezingo du etxea eraldatu. Azken finean, instituzioak dira status quo batek sortutako status quoa.

Kostata, baina, onartu zenituzten aurrekontuak. Erabakiarekin pozik zaudete?
Guk aurrekontuak onartu genituen xantaia zentzugabe baten ondoren. Arrazoi taktikoengatik erabaki genuen aurrera jarraitu eta gizartearen aldarrikapenaren alde arraun egitea. Gerora izan dugun sentsazioa da, bazegoela jendea interesa zuena guk aurrekontuak ez onartzeko, hala balitz, erreferenduma ez luketelako antolatu beharko. Beste era batera esanda, mesede bat egingo genien. Are gehiago, onartu ez genituen arte, ezer gutxi egin zen erreferendumaren alde. Orain luzapeneko denboran gaude, gero eta denbora gutxiago geratzen da eta urratsek oso motelak izaten jarraitzen dute. Beraz, arduratuta gaude egoerarekin.

Erreferendumaren jarraipen batzorde bat sortzea proposatzen duzue, eta ERCek ideia begi onez ikusten du. Nolakoa litzateke?
Antzeko proposamen bat ere egin zuen aspaldi ANC Biltzar Nazional Katalanak, oker ez banago. Jarraipen batzordea funtsezkoa da, erreferendumaren alde dagoen orok parte hartu ahal izango duelako. Baita Comú-ko lagunek ere. Batzuetan badirudi Kataluniako Gobernua Espainiakoa baino maltzurragoa izaten saiatzen dela, eta joera dago gordeka ibiltzeko, “badaezpada”. Baina Estatuak indar osoa du eta engainatzea zaila izango da. Beraz, egin behar duguna da, jarraipen batzorde hau antolatu, etorriko denaren mailan egoteko. Maiatzean gaude eta bada garaia jendea mobilizatuta egoteko. Baina, zoritxarrez, agertoki horretatik urruti gaude, oraindik ez baitakigu erreferenduma noiz izango den.

Gizarte mugimendua itzalita dagoela erraten da. Ados zaude?
Begi bistakoa da gizarte mugimenduak irailaren 27ko hauteskundeen ondotik Parlamentuaren esku utzi zuela borroka. Eta gertakari hori oso arriskutsua da, honaino iritsi garelako gizarte zibilari eta kaleko mugimenduari esker. Mobilizazioak ezinbestekoak dira gobernuari bultzada emateko, baina, batez ere, erreferenduma babesteko. Bestela, gobernuen arteko talka dirudi honek. Eta hilabete hauetan guztietan Espainiako Gobernuak beldurraren taktika erabiliko du, mehatxuak eta inputazioak. Hori saihesteko modu bakarra da Kataluniako Gobernuak hitzartutako urratsak betetzea eta, noski, kaleko jendearen aldarrikapenek etenik ez izatea. Ohiz kanpoko testuinguru politikoaren mailako klima mantendu behar dugu. 

Duela hainbat aste adierazi zenuten erreferendumik ez badago CUPek Parlamentua utziko zuela…
Tira, aurrekontuak onartu ahal izateko gure lehentasunei uko egin genien. Bi boto eman genituen iraila bitarteko epea finkatuz. Eta noski, hori betetzen ez bada, CUPek legealdia bukatutzat emango du. Erreferendumik ez badago legealdi honek ez du zentzurik. Hori bai, guk ez dugu B planik aurreikusten. Gu lanean ari gara irailaren amaiera baino lehenago Kataluniako gizarteak erreferendumean bozkatzeko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


CUP kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-14 | ARGIA
Anna Gabrielen Gasteizeko hitzaldia etetean giza eskubideak urratu zirela aitortu du Gasteizko epaitegi batek

Javier de Andres Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariaren eskakizunez moztu zuten orduko hartan Kataluniako CUP alderdiko diputatua zen Anna Gabrielen hitzaldia. Epaitegiaren arabera, debeku horrekin biltzeko eta adierazteko eskubideak urratu ziren.


Udaletxeko leihotik 'estelada' ez kentzeagatik, sei hilabetez ezgaitu dute Bergako alkatea

Alkateak epaiketa politikoa dela salatu du, estelada jartzea Bergako udalbatzak hartutako erabakia izan zelako.


2018-03-14 | ARGIA
Espainiako erregearen argazkiak erre dituzte Kataluniako Banyoles herrian, Estrasburgoren sententzia ospatzeko

Astearte gauean zenbait lagunek Felipe VI Espainiako erregearen argazkiak erre dituzte Banyoles herriko udaletxearen aurrean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako sententzia ospatzeko egin dute.


2018-03-07 | ARGIA
LABek babesa adierazi dio Anna Gabriel CUPeko diputatu ohi erbesteratuari Suitzan

"Errepresio politikoak Kataluniako prozesuan ere preso eta erbesteratu politikoak sortu ditu, Anna Gabrielen kasuan ikusten dugun moduan", adierazi du LABeko Idazkari Nagusi Garbiñe Aranburuk. Bisitaren lehen helburua elkartasun eta babesa adieraztea eta bigarrena Kataluniako egoeraren berri lehen eskutik jasotzea izan dela jakinarazi dute prentsara bidalitako ohar baten bidez.


SÓnchezen hautagaitza ezbaian, inbestidura saiorako sei egunen faltan

Kataluniako Parlamentuko presidente Roger Torrentek martxoaren12an ezarri du Jordi Sànchez presidentetzarako hautagaiaren inbestidura saioa. Alabaina, saiorako sei egun falta direnean, Kataluniako Gobernuaren osaketa ezbaian dago oraindik.


2018-02-21 | ARGIA
Espainiarentzat zaila izango da Anna Gabriel Suitzatik estraditatzea

Anna Gabriel CUPeko kideak Espainiako Auzitegi Gorenean ez aurkeztea eta Genevan (Suitza) geratzea erabaki ondoren, Espainiako medioak haren balizko estradizioari begira jarri dira. Baina, aukera horren alde agertzen diren hedabideek ere, ez dauzkate gauzak argi.


2018-02-20 | ARGIA
Anna Gabrielek salatu du jazarria dela Espainian eta ez dela Auzitegi Gorenean aurkeztuko

CUPeko kideak Suitzako egunkari batean adierazi du ez dela Madrilera joango uste duelako han ez duela epaiketa justurik izango.


2018-02-14 | ARGIA
Mireia Boya CUPeko kidea aske geratu da, kautelazko neurririk gabe

Asteazken goizean deklaratu du Espainiako Auzitegi Gorenean Mireia Boya CUPeko kide eta diputatu ohiak. Matxinada eta sedizio delituak leporatzen zizkioten, baina deklaratu ostean aske geratu da kautelazko neurririk gabe.


Mireia Boya (CUP): "Espetxera sartzen banaute, errepublika izan arte ez naiz aterako"

Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren 1eko erreferendumaren antolaketan matxinada eta sedizioa egotzita deklaratzera deitu ditu sei buruzagi eta buruzagi ohi independentista. Mireia Boya izango da deklaratzen lehena.


2018-01-31 | Andoni Mikelarena
Inplosio arriskua independentisten artean, inbestidura saioa atzeratu ostean

ERCk “aldebakarreko” erabakia hartu zuen inbestidura saioa atzeratzeko. JxCAT eta CUPi ez zaie gustatu errepublikanoen erabakia eta azken asteetan ezkutuan eraman dituzten eztabaidak azaleratu dira.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude