CUPek katalanez baino ez du egingo hedabideen aurrean

  • Prentsaurrekoak eta edozein motatako parte-hartzeak katalanez eskainiko dituzte Herrialde Katalanetan. Erabaki hori hartu du CUPek Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duelako ikastetxeetan ikasgaien laurdena gaztelaniaz eman behar dela.


2021eko abenduaren 1ean - 09:36
Azken eguneraketa: 10:37
Eulàlia Reguant eta Dolors Sabater, CUPeko kideak erabakiaren berri ematen. Argazkia: Vilaweb.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dolors Sabater eta Eulàlia Reguant talde parlamentarioko kideek eman dute erabakiaren berri. Vilaweb hedabideak jaso ditu haien esanak. Hedabideen aurrean katalanez baino ez dute egingo, hizkuntzaren normalizazioan pausoak emateko asmoz eta ikusita epaitegi espainiarrek katalana bazterrean utzi nahi dutela eta de facto murgiltze eredua indargabetu nahi dutela.

Talde parlamentarioko presidente den Sabaterrek adierazi du Auzitegi Gorenaren ebazpena katalanari egindako eraso berri bat dela. Haren ustez, “Espainiak berriz zentralizatzeko duen estrategiaren adibide bat da, gobernatzen duenak gobernatzen duela”. Helburua bat: katalana erabilera eremu guztietan murriztea.

Kataluniako Gobernuari eskaera

CUPek gobernuari esan dio Auzitegi Gorenaren sententzia ez gutxiesteko eta erantzun tinkoa emateko. Erantzukizuna ikastetxeen esku soilik ez uzteko eskatu du.


Katalana kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.