Jusapol polizia elkartetik jasotako mehatxuak salatu dituzte hainbat alderdik, tartean EH Bilduk

  • EH Bildu, ERC, JxCat, Compromís, CUP, BNG eta Más País alderdiek Kongresuko Mahaian idatzi bat aurkeztu dute Jusapol polizia elkartearen manifestazio batean jasandako irain eta mehatxuak salatuz. Horrez gain, Kongresuko segurtasun indarren pasitibitatea kritikatu dute, eta argudiatu dute hauek ere poliziak izanik “faborezko tratua” izan dutela.


2020ko martxoaren 5ean - 12:31
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jusapol polizia elkarte ultrak exijitzen du Espainiako Estatuko polizia autonomikoen soldatak Estatu osoko polizia indarrei ezartzea eta horretarako manifestazioa egin dute aste honetan Madrilen. Mobilizazio horretan aipatutako alderdietako kideei mehatxuak bota eta polizia kordoia pasatu zutela salatu dute alderdiek, segurtasun indarren “pasibitateaz” baliatuz. Horrez gain, Vox alderdiari ere bota diote errua, manifestariei publikoki beraien babesa ematearren.

Manifestazio hori taxistek edo pentsionistek egindako beste manifestazio batzuekin alderatu dute, polizienak segurtasun indarren “inpunitate osoa” izan duela esanez. Kongresuko Mahaiari zuzendutako idatzian eskatu diote tratu desberdin horrek zergatiak azaltzeko, eta Laura Borràs Crida Nacional per la República alderdiko diputatuari Kongresutik irteteko segurtasuna jartzea ezeztatzearen arrazoiak azaltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!