Pakete susmagarriak agertu dira Bartzelonan Òmnium, ANC, CUP eta ERCren egoitzen atarietan

  • Espainiako bandera jarrita eta "TNT" hizkiak idatzita zeuzkaten lau pakete agertu dira asteazken goizean Òmnium, ANC, CUP eta ERCk Bartzelonan dituzten egoitzetan. Esquadra Mossoek TEDAX taldeak mobilizatu eta lehergailuen aurkako protokoloa aktibatu dute, nahiz eta itxura guztien arabera, simulatutako paketeak diren.


2019ko irailaren 25ean - 09:34
Bost bidoi utzi dituzte atarietan, lehergailuak zirela simulatuz. (Argazkia: Tot Barcelona)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Likido berde batez beteriko bidoiak, gainean Espainiako bandera jarrita eta TNT hizkiak idatzita agertu dira egoitzen sarreran, ElNacional.cat hedabideak informatu duenez. Egoitza hauek dauden kaleak moztu dituzte Mossoek, eta bidoiak erretiratu ostean berriz ere ireki dituzte.

Tot Barcelona hedabideak bidoien argazkiak publikatu ditu.

Esquadra Mossoek eraman dituzte bidoiak. (Argazkia: Adrià Lizanda)

Goizeko 8:00ak inguruan hasi da operatiboa. Egunak aurrera egin ahala, badirudi bost izan direla agertu diren bidoiak, ondorengo lekuetan: Òmnium, ANC, Generalitateko Barne Saila, CUP eta ERCren egoitzen atarietan.

 


Katalunia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.