11 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Katalunian, tartean CUPeko bi alkate

  • Espainiako Poliziak operazioa egin du asteazken goizean Katalunian eta 11 lagun atxilotu ditu, tartean Celráko alkate Dani Cornellà eta Vergesekoa, Ignasi Sabater, biak ere CUPekoak. Abiadura Handiko Trenaren Gironako errailen okupazioarekin lotuta dago operazioa: 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren lehen urteurrenarekin egin zuten ekintza hori.


2019ko urtarrilaren 16an - 12:50
Gironako komisaria asteazken goizean (argazkia: Nació Digital).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Operazioa salatzeko eta atxilotuei elkartasuna adierazteko ehun lagun inguru elkartu dira Espainiako Poliziaren komisariaren aurrean. Sabaterren abokatuaren hitzak jaso ditu Catalunya Ràdiok: “desordena publikoak” leporatuta atxilotu dute Vergeseko alkatea, baina ez diote jakinarazi zein diren leporatzen dizkioten ekintza konkretuak.

Atxiloketen aurkako protesta gisa, JxCat, ERC, CUP eta Comunseko diputatuek utzi egin dituzte Kataluniako parlamentuko batzordeak, “bizitzen ari garen anormaltasun demokratiko eta politikoa” nabarmenduz.

Quim Torra Kataluniako presidenteak ere elkartasuna adierazi die atxilotuei, baita Roger Torrent Kataluniako parlamentuko presidenteak ere: errepresioaren amaiera eskatu du azken honek, eta atxilotuak berehala aske uzteko.


Herrialde katalanak kanalean gehiago
2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.