Gero eta jende gehiago joaten da logopedarenera. Maider Egino Sagasta logopedaren hitzetan, jendearen kontzientziazioa, gaixotasun edo arazoei izenak jartzea eta lanbidearekiko sentsibilizazioa dira arrazoietako batzuk: “Jada ez dugu esaten ‘nire alaba alferra da eta kito’. Orain izena jartzen diogu gertaerari eta konponbidea ematen saiatzen gara”.
Logopediak bi arlo lantzen ditu batik bat. Hezkuntzakoa: ahoskera, hizkuntza atzerapena, letrak gaizki esatea, irakurketa, idazketa... Eta klinikoa: ahotsa, mingainaren kokapena, garuneko kalteak, iktusak, alzheimerra, enboliak... Egoera hauetan guztietan hizkuntza arazorik balego, logopedarekin landuko litzateke. Arazoak norberak edo beste inork detekta ditzakeela gaineratu du Eginok: “Neurologoek, pediatrek, dentistek, otorrinoek, irakasleek, orientatzaileek eta gurasoek ezinbesteko papera dute honetan. Gero eta gehiago hartzen da kontuan, zorionez”.
Era berean, aitortza lortzeko borrokan dabiltzala kontatu digu eta ezjakintasunaren aurreko lanketa egiten, arazoen jatorriak “desegokiak” direnean ez baita asmatuko konponbidearekin. “Hortzetako aparatua hiru urtez eramateak ez du ezertarako balio, mingainaren kolokazioa gaizki izan eta lantzen ez bada, gerora hortzak berriro mugituko liratekeelako; arazoa ez litzateke konponduko”, adierazi digu logopeda arrasatearrak. “Gaizki ahoskatzearen jatorria mukiak izan daitezke. Mukiek belarriak ixten dituzte eta entzumenaren kalitatea okertu. Entzuten duguna ahoskatzen dugunez, gaizki ahoskatzera eramango gaitu. Sudurra garbitzea oso garrantzitsua da”. Horretarako, urpean igeri egitea gomendatzen du.
Beste ahoskera arazo batzuk estetikoak soilik izan daitezkeela aitortu du eta norberak erabakitzen duela landu ala ez: “Hitz egitean letrak nahasten baditugu eta ahoskeran soilik eragiten badu, ez lantzea erabaki dezakegu, baina esan bezala idazten badugu, bigarren arazo bat sortuko zaigu: idazkerarena”. Eginok azaldu digunez, pertsona batzuek ‘R’ hizkia zuzentzeko jotzen dute harengana, eta bada ‘R’-a “gaizki” esaten ikasi nahi duenik ere”.
Arazoa erabat konpontzen da zenbaitetan, besteetan komunikatzeko gaitasunak garatu ahal dira, baina batzuetan guztiz gainditzea ezinezkoa izango dela aitortu digu Eginok, alzheimerraren kasuan, esaterako: “Luzera, hitz egiten ahaztuko zaiola badakigu, baina bidean landuko den zerbait da”. Askotan, galdutzat ematen denean, garrantziarik ez zaiola ematen gaineratu du.
Hezkuntzaren arloan, bestalde, asko eta asko dira ikasturtea gainditzeko logopedarengana hurbiltzen direnak, gurasoek bideratuta. Eginok dioenez, ordea, arazoak ez dira konpontzen soilik astean logopedarekin pasatako bi orduetan. “Norberak etxean landu beharrekoa da. 24 ordu ditu egunak, 24 ordu arnasak”.
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
Gazte batek etxetik atera eta psikologoarenera joateko bizi dituen beldurrak eta barne gatazkak lantzen ditu ‘Barruko dardara’ film laburrak. Maider Arrutik (Errenteria, Gipuzkoa, 2003) sortu du, eta agorafobia nola bizi duen ikusaraztea du helburu. Bere bizipenetan... [+]
Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]
Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]