Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren aurkakoa eta abar– oinarritzen den taldea dugu, gehienetan klase ertainetan kokatzen dena eta egoera sozioekonomiko eta ongizate altua duena. Bestetik, globalizazioaren galtzaileak ditugu, jende prekarioa, askotan langile arruntak, azken urteetan euren egoera okerrera egin duela sumatzen dutenak eta gizarte zaurgarritasunean daudenak.
Nolabaiteko neurotikoen koalizio baten aurrean gaude. Izan ere, gehienetan batzuen eta besteen ikuspuntuek ez dute bat egiten, eta sarritan kontrajarriak dira hainbat gaietan. Immigrazioaren edo errefuxiatuen gaien kudeaketa adibide ezin hobeagoa da, baina ingurumenaren arloan edo beste zenbait kasutan oso nabarmen ikus daiteke kontrakotasun hori. Bestera esanda, historikoki ezkerraren eremu ideologikoan kokatu diren langileak ditugu; bestetik, azken hamarkadatan gizartean gorantz egin duten langile hauen seme-alabak dira. Bi talde oso ezberdinak, baina eremu ideologiko berekoak.
Frantziako hauteskundeak errealitate honen adibide hobezina izan dira. Marine Le Pen ultraeskuindarra eta Emmanuel Macron zentrista bigarren itzulian lehiatu dira. Gainontzeko alderdiek lehenengo egunetik Macronen alde egin dute, batek izan ezik. France insoumise mugimendua, botoen ia %20 lortu duena, tarteko ekidistantzia mantentzen saiatu da. Frantzian eman diren azterketa soziologikoen arabera, langile galtzailearen botoa Frantzia Intsumisoa eta Fronte Nazionalaren artean banatu da lehenengo itzulian. Lehenengo mugimendu politikoaren buru Mélenchonek oso ondo daki hori eta ez du esparru soziologiko hori libre utzi nahi izan Le Pen-entzat. Hautua nahiko zalantzagarria ere bada, epeltasun honen bidez Le Penen nolabaiteko legitimazioa eman delako eta orain arte eman den harresi demokratikoan zirrikituak agertu direlako.
Mugimendu taktikoak alde batera utzita, errealitate horrek eskema tradizionalak erabat leherrarazi ditu. Testuinguru horretan ezkerrak ez du batere garbi zer bide jarraitu, eta hartzen duena, bata edo bestea izan, beti galtzaile aterako da. Orain arte bezala, klase ertain aurrerakoien ikuspuntua soilik defendatuta, ultraeskuinarentzat hauteskunde autobidea irekitzen zaio, Frantziako Alderdi Sozialistaren (PS) emaitzak begiratzea baino ez dago. Baina, jende prekarioaren alde eginda ultra-eskuinarekin lehia zuzenean sartzen da eta zenbaitetan ezkerrean oinarri izan diren balore batzuen aurrean kokatuko lirateke.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]