Azak makilakadaka

  • Nondik norako oporrak antolatzeko garaian, landareak aitzakia izan ohi dituenik bada: goi-mendietako baso, oihan tropikal, jardin botaniko, lorategiren bat, gereziondoen loraldia... Egia esan, nonahi dago landaretik eta joaten zaren tokira eramaten zaituztela, berdin dio, zer ikasia izango duzu. Hala ere, aurtengo oporraldiarekin zalantzetan eta nola moldatu ezinik bazabiltza, Atlantikoa proposatu nahi dizut: Anglo-normandiar uharteak. 

Ingalaterra eta Normandia arteko Jersey uhartea. Aza berezia dute uharte hauetan: Brassica oleracea var. longata. (Arg.: Ch-info.ch-CC By SA)
Ingalaterra eta Normandia arteko Jersey uhartea. Aza berezia dute uharte hauetan: Brassica oleracea var. longata. (Arg.: Ch-info.ch-CC By SA)
 Jersey uharteko Jacquelyn eta Philip Johnsonek aza-hostokakoaren enborrekin egindako makilak. Gaur haiek dira egile bakarrak, baina duela mende bat 30.000 aza makila inguru esportatzen ziren urtean.

Uharte horiek toki xelebrea dira. Ingalaterrako erreginaren menpeko dira, baina ez dira Erresuma Batuaren parte, ezta Europar Batasunarena ere. Historia berezia dute, eta Ingalaterra eta Normandia artean egoteak baldintzatu ditu bertakoen bilakaera eta kultura. Klima latza dute, eta horrek bizimodua behartu du: aza jale amorratuak dira. Antza dute Atlantikoko haizeteek gogor erasotzen duten beste mutur batekin, Galiziarekin, eta uztarrian lotzen dituen hedea aza da. Aza berezi bat: Brassica oleracea var. longata. Gallego-azak bezala, ez du bururik egiten, eta hostoz hosto jaten da. Hostaia aziendari eman izan zaio, behikundeari eta artaldeei batez ere. “Aza-hostokako” eta “aza-hostokatzeko” deitzen zaio euskaraz. Hostoak kendu ahala muturreko kimuak berriak ematen ditu, luza eta luza eginez. Pixkanaka enbor soildua gero eta luzeagoa azalduko du. Sei metro artekoak neurtu izan dira. Bai, bai sei metro! Azaren zuztar hori makilak egiteko erabili izan dute. Udazkenean moztu, behar bezala lehortu eta izugarrizko zur dotorea lortzen da. Ondoren eskura leuntzeko lisatu eta berniza edo argizaria ematen zaio. Duela mende bat, urtean 30.000 aza makila inguru esportatzen zuten. Gaur egun etxe bakar batean soilik egiten dituzte, Jacquelyn eta Philip Johnsonek. Oporraldian bisitatu nahi ez badituzu, 60 euro eskasengatik etxera ere bidaltzen dizute. Edo, hobea dena, saltzen dituzten haziak erosi (50 ale, 4 euro) eta zerorrek sortu makiletarako aza-zuztarrak. Beno, aza non haziko den, aza-zurtoina, aza-zuztarra, aza-kirtena, aza-zangarra, aza-zangoa, aza-girtaina, aza-ipurdia, aza-ondoa, aza-orpoa, aza-trontxela, aza-trukutza, aza-truxa edo izango da... Izan ere, euskaldunona kultura atlantiarra izan...

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-26 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude