Suzko lore eroak

Izenbururik gabe (2015). Boligrafoa eta errotuladoreak paper gainean, 29x21 cm
Izenbururik gabe (2015). Boligrafoa eta errotuladoreak paper gainean, 29x21 cm

Gipuzkoako Artista Berrien erakusketarako hautatua izan zen 2013an Ainize Sarasola Ugartemendia (Orio, 1984ko urriaren 12a). Marrazkiz osatutako instalazio bat zen, eta testu hauxe zekarren sarrera gisa: “Baina orduan dantza egiten zuten kaleetan zoratutako ziben antzera, eta ni haien atzetik zalantzan, bizitza osoan egin izan dudan bezala, interesatzen zaidan jendea jarraitzen dudan bitartean, interesatzen zaidan jende bakarra zoratuta dagoena baita, bizitzeko irrikaz dagoena, hitz egiteko irrikaz dagoena, salbatzeko irrikaz dagoena, aldi berean gauza guztietarako gogoarekin dagoena, inoiz aho zabalka aritzen ez dena eta leku arruntez hitz egiten ez duena, aitzitik, sutan dagoena eta izarren arteko armiarma modura lehertzen diren suziri hori ederren antzera sutan dagoena” (Jack Kerouac, On the Road, 1957).

Ainize Sarasolaren marrazkietako giroari Allen Ginsbergen Ulua poemaren hasiera ere ederto datorkie:

Nire belaunaldiko buru argienak ikusi ditut suntsituta
       eromenez, gosez akabatzen, histeriaz biluzik,
arrastaka beltzen karriketan barrena ordu txikietan
       orratz-ziztada amorragarriaren xerka,
aingeru-buru jakitunak behialako lotura zerutiarragatik sutan
       gaueko tresneriaren dinamo izartsurantz,
txiro eta zarpail eta begi-zuloekin eta hordi, zutik pipatzen
       ur-hotzeko apartamentuetako iluntasun naturaz kanpokoan
       hirietako gailur garaietan gaindi airean igeri
       jazzari arreta jarrita,

Egunero marrazten du, egunero marrazten ditu kalean ikusten dituen sugeak, kameleoiak, otsoak, lepamoztuak, jendea finean, horrorearen kolore bizietan.


ASTEKARIA
2017ko otsailaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pintura
Van Goghen koinata eta fenomenoaren ama

Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: “Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau... [+]


2023-09-17 | Julen Azpitarte
Beste munduko margolanak

Hilma af Klint (Solna, 1862 – Danderyd, 1944) artista suediarra pintura abstraktuaren sortzailetzat jotzen da egun, baina Vasili Kandinskiren aurretik, bere obra abstraktua ezkutuan izan zen 1980ko hamarkadaren erdira arte. Milaka margolan, testu eta koaderno sekretupean... [+]


Ekilore-zopa

Klimaren aldeko ekintzaile batzuek Van Goghen Ekiloreak koadroari zopa poto bat jaurtitzeaz, lehenbizi, zera esan behar da: munduko intentziorik onenarekin egindako ekintza izan dela. Bigarrenik berriz, aurrekoari erantsi behar zaio munduko intentziorik onenak ez duela askorik... [+]


Esnezaleak ezkutatzen duena

Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.


Eguneraketa berriak daude