Jauzi egiteko aukera Araban

  • Arabarren %20 elebidunak dira baina hiru laurdenarentzat gaztelania da lehen hizkuntza; ikerketa batek berretsi du aukera dagoela errotuta dauden hizkuntz ohiturak aldatzeko eta euskararen erabileran urrats handiak egiteko.

Iturria: Aztiker Ikergunea. Infografiaren egilea: Aritz Martinez De Luna.
Iturria: Aztiker Ikergunea. Infografiaren egilea: Aritz Martinez De Luna.
Iturria: Aztiker Ikergunea.
Infografiaren egilea: Aritz Martinez De Luna.

Euskararen erabileran jauzi egiteko aukera dago. Arabarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak, 2015 ikerketa soziologikoaren ondorio nagusia da herrialdean euskararen erabilera ez dela handitu ezagutza bezainbeste, nahiz eta testuingurua askoz hobea izan. “Arabarren %20 elebidunak baldin bagara ere, hiru laurdenarentzat lehen hizkuntza gaztelania da, oso errotuak ditugu gure hizkuntz ohiturak, eta gure hizkuntz komunitatea gaztelaniazkoa da. Hutsunea hor dago”. Aztiker enpresako soziologo den eta aipatu ikerketan parte hartu duen Asier Etxenikek aditzera eman du herrialdea uste duguna baino euskaldunagoa dela, eta dituzten aukerak baliatu behar dituztela arabarrek saltoa emateko.

Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak Arabako

errealitate soziolinguistikoa eta erakunde publikoen hizkuntza politikei buruzko iritziak aztertzeko eskatu zioten Aztiker soziologia ikerguneari. Arabako 1.175 herritar inkestatu dituzte; horietatik, 389 gasteiztar. Arabarren euskararen ezagutza aztertu dute, hainbat esparru funtzionaletan euskara

Iturria: Aztiker Ikergunea.
Infografiaren egilea: Aritz Martinez De Luna.

erabiltzeko zein aukera dauden eta zein erabilera egiten den, eta orokorrean, euskararen inguruan zein jarrera duten.

Ondorio positiboak eta negatiboak islatzen dituzte ikerketa lanaren zenbakiek. Alde positiboan jasotzen da euskararen ezagutzak gora egin duela modu nabarmenean herrialde osoan. Etxenikeren esanetan, “egungo umeen gurasoek euskara badakite, eta hori aldaketa handia da, urte batzuk atzera eginda, Araban eman den aldaketa bat”.

Erreferenteak, helduaroan

Ikerketak jasotzen du elebidun asko euskaltegiei esker direla gaur elebidunak, eta pisu handia dutela helduaroan euskaldundu diren pertsonek. Euskararen erabilera sustatzeko orduan horiek “erreferente” bilakatu behar direla uste du Etxenikek. “Hor indarra egin behar da, Araban asko nabaritzen da euskaltegietan egin den lana, eta inportantea da, esate baterako, lan mundua euskalduntzeko”.

Halaber, umeentzat eta gazteentzat helduen mundua erreferentzia bat den

Iturria: Aztiker Ikergunea.
Infografiaren egilea: Aritz Martinez De Luna.

heinean, bultzatu behar da adineko arabarren euskalduntzea. “Etorkizuna Araban euskalduna izango dela esaten dugunean, sarritan ahaztu egiten zaizkigu gaur-gaurkoz erdaldunak diren heldu horiek, ezinezkotzat jotzen ditugu, eta konfiantza jartzen dugu etorkizunean, umeak euskaldunduko direlako; joera hori da, baina egia da baita ere helduen munduan eragin behar dugula”.

Ohiturak apurtu

Izan ere, euskararen erabileran oso hankamotz dabiltza arabarrak; elebidun diren hamar lagunetik bi baino ez dira ondo moldatzen bi hizkuntzetan, eta %74,2 gaztelaniaz hobeto moldatzen da euskaraz baino. Hizkuntz ohiturek eta aurreiritziek arabarren kontra jokatzen dute. Etxenikeren esanetan, “erraztasun gehiago dugu erdaraz, eta horrenbestez, erdarara jotzen dugu gehiago, ohitura batzuk apurtu behar dira eta azkenean euskara erabiltzeko gaitasuna handituko da”.

Iturria: Aztiker Ikergunea.
Infografiaren egilea: Aritz Martinez De Luna.

Halaber, gaztelania nagusi den ingurune batean bizitzeak elebidunen jokaera baldintzatzen du, zenbait eremutan euskara erabiltzeko aukerak egon arren ez dituztelako baliatzen. “Gure ingurua uste duguna baino euskaldunagoa da, baina horretaz jabetu behar gara euskaldunak, kontzientzia hartu behar dugu eta euskaraz bizitzeko ditugun aukerak baliatu behar ditugu”, azpimarratu du Etxenikek.

Ikerketaren arabera, elebidunek euskara lehen hizkuntza izateko inoiz baino egokiagoa den testuingurua bizi dute; lankideen artean, esate baterako, oro har erdal giroa nagusitzen da, baina inork edo ia inork euskaraz ez dakitenen lan taldeak gutxiago dira euskaraz dakitenen lan taldeak baino.

Desirak

Beste alde batetik, ikerketak arabarren etorkizuneko desirak jaso ditu, eta horretan ere aldaketa nabarmentzen da, izan ere gehiengoak nahiago du etorkizuneko gizarte elebidun bat. “Orokorrean –azaldu du Etxenikek– euskararen aldeko jarrera zabaldua dago; kontuan hartuta elebidunak %20

Iturria: Aztiker Ikergunea.
Infografiaren egilea: Aritz Martinez De Luna.

garela, pisu handia dugu”. Dena dela, jarrera positiboa leuntzen da, euskara esparru pertsonalera eramaten denean edo ingelesaren erreferentzia tartean sartzen denean. Orduan, erdaldunen eta elebidunen artean jarrera desberdinak antzematen dira, erdaldun gehienentzat ingelesa euskara ikastea baino baliagarriagoa baita.

Azkeneko atalean, Aztikerrek egindako ikerketak elebidunak eta erdaldunak diskriminatuta sentitzen ote diren jaso du txostenean, eta ondorio nagusia da gehienak ez direla inoiz diskriminatuta sentitu. Asier Etxenike soziologoaren aburuz datu esanguratsua da, bereziki euskaldunen ikuspuntutik. “Normalizazio egoera bat dago eta nahiz eta objektiboki horrela ez izan, euskaldun jendea ez da diskriminatuta sentitzen, ez du ikusarazten diskriminazio egoera batzuk badaudela, eta maila horretan euskararen pertzepzioa positiboagoa da, ez da antzematen gatazkarik edo diskriminaziorik”.
 

Artikulu hau Arabako “Alea”k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.


ASTEKARIA
2017ko urtarrilaren 22a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Araban
Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari

Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]


Oihane Perea. Bertsolaria, irakaslea eta kultur eragilea
“Leku batzuetan euskara atzeraka ari den aldi berean, Araban izugarria izan da berreskurapen prozesua”

Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeari bukaera emanen diote ekainaren 30ean

Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.


Alex Vadillo
"Gasteiz Belarriprest hiria bihurtu behar genuke"

Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]


Manuel María Ruiz. Mendi ingeniari euskaltzaina
"Gure udaletan obra goseak ez du azkenik"

Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude