Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeari bukaera emanen diote ekainaren 30ean

  • Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteizen

2022ko ekainaren 16an - 11:36

Emankorra eta mamitsua izan da Oihaneder Euskararen Etxearen zortzi urteko ibilbidea: 900 jarduera inguru eta 66.500 erabiltzaile  –COVID-19 pandemia garaian izan ezik, urtean 10.000 lagun–. Egindakoa eta gerora egin nahia baikorki baloratu du Lazarraga Kultur Elkarteak: "Euskal kultura erakusteaz gain, sormena sustatu da, eta Euskal Herri osoko sortzaile eta kulturzaleentzat erreferente bilakatu da. (...) Egindako lana eta metatutako esperientzia ezinbestekoak izango dira erronka berriei aurre egiteko. Lazarraga Kultur Elkarteak lanean jarraituko du Gasteizek merezi duen kulturgune euskaltzalea ahalik eta lasterren izan dezan".

Lazarraga Kultur Elkarteak eskerrak bideratu ditu Oihaneder eta oinarrian ukan duen "elkarlana" posible egin ahal izan duten orori: "Sortzaile zein ikus-entzuleei, babesle zein laguntzaileei, erakunde zein elkarteei, guzti-guztiei, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, eta orain arte egindako bideak, etena baino, izan dezala jarraipena hurrengo proiektuetan".

Ekainaren 30eko azken festan joko dute Liher eta Lamiak taldeek. Horrez gain, aitzineko egunetan ere izanen da zer egina: ekainaren 16ko ostegunean Lurralde oreka jomugan jardunaldia Eusko Ikaskuntzaren eskutik; 17ko ostiralean Eguzki-loreak eta San Juan sua tailerra Gela Horia-k bideraturik; 21ean Batera sormen deialdiko proiektu irabazleen aurkezpena; 28an, Nightclubbing: the birth of punk rock in NYC dokumentala (Kortxeak & Krispetak) eta 29an Casablanca beats dokumentala (Kortxeak & Krispetak).

"Gasteiz Antzokia" bidean

Gasteizen "kulturgune euskaltzale berri bat" izatearen alde lanean segituko dute. Tartean dago Gasteizko Kafe Antzokia. Euskara arloko eragile sozial eta kulturalen arteko adostasuna oinarri nahi duen proiektua da Kafe Antzokiarena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Araban
Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari

Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]


Oihane Perea. Bertsolaria, irakaslea eta kultur eragilea
“Leku batzuetan euskara atzeraka ari den aldi berean, Araban izugarria izan da berreskurapen prozesua”

Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]


Alex Vadillo
"Gasteiz Belarriprest hiria bihurtu behar genuke"

Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]


Manuel María Ruiz. Mendi ingeniari euskaltzaina
"Gure udaletan obra goseak ez du azkenik"

Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude