Euskarak geroz eta pisu txikiagoa du Amurrioko Udalaren aurrekontuetan

  • Amurrioko Udalaren aurrekontuak 5 milioi euro gehiago dituen arren, %8ko jaitsiera egon da euskara arlora bideratutako den diru kopuruan, iaz baino 33.945,52 euro gutxiago.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko ekainaren 07an - 07:07

Euskara arlora bideratutako Udalaren aurrekontu osoaren pisu espezifikoak nabarmen egin du behera Txerra Molinuevok (EAJ) aginte makila hartu zuenetik; 2021ean %2,56koa zen eta 2024an aldiz, %1,51koa.

Ehunekoak ez ezik, 2024an euskara arlora bideratuko den diru kopurua iaz baino 33.945,52 euro txikiagoa da (%8ko jaitsiera), aurrekontu orokorra 5 milioi euro handiagoa den arren.

Baina zertara bideratzen da dirua euskara arloko aurrekontuan? Nahikoa al da?

2024 urteko aurrekontu hauetan, giza-baliabideetan 86.266 euro inbertituko dira, arloko aurrekontuaren %20. Bigarren diru partida esanguratsua "Oporretan euskaraz" haurrentzako udalekuen diru-partidarena da, 105.744,18 eurokoa, arloaren %24,70 bereganatzen duen jarduera da hau (aurrekontu osoaren laurden bat).  

Euskara biziberritzeko baliabide publikoak zertara bideratu behar diren zehaztea, instituzio publikoen eta euskalgintzaren arteko aspaldiko gatazka-ardatza da. Haurrentzako udalekuak Euskara Arloak ordaindu behar ditu euskaraz garatzen direlako?

Euskarazkoak diren kultur-ekitaldiak ere Euskarak ordaindu behar ditu, eta Kulturak gaztelaniazkoak? Udalekuak ez lirateke (inguruko udal gehienetan bezala) gazteria, kultura edo beste arloren baten aurrekontuetatik ordaindu behar?

Arloaren aurrekontu osoaren ia erdia bi lerro horietan xahutzen da beraz, eta euskara biziberritzeko egitasmo zuzenetara, beste erdia.

Jaurlaritzaren irizpideak
Eusko Jaurlaritzak gutxienez aurrekontuaren %2a euskara biziberritzeko dinamiketara bideratzea aholkatzen du. Amurrioko Udalaren zenbatekoa horren azpitik dago, are gehiago dirua zehazki zertara bideratzen den aztertuz gero.

Eusko Jaurlaritzak gutxienez aurrekontuaren %2a euskara biziberritzeko dinamiketara bideratzea aholkatzen du, langile gastuak aintzat hartu gabe. Bide batez, aholku horrek zehazten du euskara arloak 4 langile osoren dedikazioa beharko lukeela (bi euskara teknikari, itzultzaile bat eta trebatzaile bat) Amurrio bezalako udalerri batean, eta udalerri hori ez da 1,5 langilera ere iristen.

Horrek esan nahi du, langile gastuak kenduta, Amurrioko Udalak bere aurrekontu osoaren %1,20a baino ez duela bideratzen hizkuntzaren biziberritzera (341.930 euro).  

Udalekuak, legokiokeen bezala, beste arlo batek kudeatuko balitu, aldiz, 236.186 eurokoa litzateke euskara biziberritzeko egitasmo zehatzetara bideratutako diru-kopurua: Udal-aurrekontu osoaren %0,82. Jaurlaritzaren gomendiotik oso-oso urruti.

Komunikabideari laguntza

Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari esleitzen zion eta orain kendu dion diru-laguntza, instituzio osoko aurrekontu orokorraren %0,021 zen, eta euskara arloko aurrekontuaren %1,40.

Komunikabideari kendutako laguntza gorabehera, ezinezkoa da baliabiderik gabe Euskara Planak betetzea, euskararen normalizazioan aurrera egitea ezinezkoa da, esku artean ditugun erronkei aurre egitea ezinezkoa da. Amurrioko Udal Gobernuak ez al du euskararen biziberritzean aurrera-urratsik eman nahi?

Baliabide publikoak txikitu beharrean, handitu eta adituek dioten neurriraino igo beharko lituzkete euskararen biziberritzeari egiazko bultzada bat eman nahi bazaio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Araban
Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari

Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]


Oihane Perea. Bertsolaria, irakaslea eta kultur eragilea
“Leku batzuetan euskara atzeraka ari den aldi berean, Araban izugarria izan da berreskurapen prozesua”

Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeari bukaera emanen diote ekainaren 30ean

Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.


Alex Vadillo
“Gasteiz Belarriprest hiria bihurtu behar genuke”

Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]


Manuel María Ruiz. Mendi ingeniari euskaltzaina
“Gure udaletan obra goseak ez du azkenik”

Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude