Praktikatu eta bizi jardunaldien 3. edizioan entzun genuen baieztapenik deigarriena izan liteke: “Guk oso argi daukagu euskararen mundura ekarri nahi dugun jendea mundu anormal batera ekarri nahi dugula”. Eduardo Apodaka filosofo eta EHUko irakasleak bota zien AEK-k deituta azaroaren 11n Bilbora bildu ziren dinamizatzaile eta euskara irakasleei.
Apodakarekin batera aritu ziren Gemma Sangines Saiz, psikologoa eta TELP tailerretan aditua; Mikel Urdangarin Montero, irakasle, pedagogo eta eusLiderrak egitasmoaren sustatzailea; Amaia Agirre Pinedo, Coaching Factory enpresa-sortzailea. Izan ere, psikologiaren ikuspegia landu nahi izan zuten Praktikatu eta bizi jardunaldien antolatzaileek, “euskaraz hitz egiten eragiteko errezetak bilatze aldera”. Hala, gune erdaldunetan euskaraz egiten hasteko nola jokatu, edo norberaren hizkuntza jokaeren garrantzia azpimarratu, nahi izan dute aurten AEK-tik.
Baina, gauzak zer diren: hizlari bakar batek ere ez zien errezeta zehatzik proposatu hara batutako mintzakide, berbalagun eta euskara dinamizatzaileei. Emozio positiboak transmititzeaz, entrenamenduaz, praktika sozialaz eta motibazioak askatasunez eta askatasunetik lantzeaz aritu ziren. Izan ere, euskararen hiztun berriek aukerak behar dituzte euskaraz jarduteko, hizkuntza elkarrekin lantzeko, eta, ahal dela, gozatuz.
Horregatik azpimarratu zuen Apodakak “hizkuntzak aktibitate zentzudunak” direla. Elkarrekin bizitzeko baliatzen dugu hizkuntza eta hortik datorkio hizkuntzari benetako zentzuna: beharrizana. Horregatik da garrantzitsua aintzat hartzea ekintza bakoitza zein hizkuntzatan gauzatzen dugun: “Zentzurik ez daukaten ekintzetan erabiltzen dugun hizkuntza baztertu egingo dugu eta zentzu osoa daukan hizkuntzari atxikiko gara”. Adibide baterako, “Bilbo erdialdean ez dago zalantzarik zentzu osoko hizkuntza gaztelania dela; aldiz eremu horretan euskaraz egiten badugu, bestelako zentzuak bilatu beharko ditugu, eta bestelako praktikak antolatu. Hau da, euskara ere praktika zentzudunetan pentsatu behar dugu”.
Horregatik ari gara behin eta berriz euskarari gainkarga diskurtsiboa jartzen. Zentzugabeziak behartuta “berariaz landu behar izaten ditugu diskurtsoak; asmatu egin behar dugu zergatik egin behar dugun”, azaldu zuen Apodakak. “Zentzua bilatzen” aritzen gara behin eta berriz. Hein batean, filosofia horretan oinarritzen dira herriz herri antolatzen diren euskaraz mintzatzeko aukerak eta kanpainak: “Egoera bereziak prestatzea, praktika bereziak asmatzea, inguru edo giro berezietan batzea… Topatu eta praktikatu egin behar dugu, tenisa edo footinga praktikatzen den bezala; beraz, denbora bat, une bat, giro berezi bat, jende talde berezi bat, aurkitu behar dugu horretarako”.
Horrek badu bere zentzua, jakina, “hizkuntzak aktibitate sozialak baitira. Ezin dugu ahaztu hizkuntzak gure eguneroko jardunetan ondo txertaturik daudela eta horiekin batera ikasten ditugula; hizkuntza ez baita gure bizitzatik kanpo dagoen ezer, gure bizitzan dago eta gu egiten gaitu”.
Baina euskararekin, eta oro har hizkuntza minorizatuekin, gertatzen dena da ekintza sozialei “zentzua bilatu behar diegula aldioro, egiten duguna ez baita normala”. Hortxe bada, euskara dinamizatzaileen erronka: jendea mundu anormal batera erakartzea, Apodakaren hitzetan, “guk oso argi daukagu euskararen mundura ekarri nahi dugun jendea mundu anormal batera ekarri nahi dugula, mundu anomalo batera”. Horregatik da garrantzitsua gainkarga diskurtsoa: “Behin eta berriro egiten duguna azaltzen aritu beharko baikara”.
Baina horrek ez dauka zertan oztopo izan, Apodakaren ustez. Are gehiago, “aukeretatik sortzen dira beharrak” eta, “hasieran simulazioetan ibili beharko badugu ere, erosotasunez eta zentzuz beteriko arazo bako normalitatea simulatu beharko badugu, errepikapenez iritsiko gara lortu nahi dugunera”. Alegia, “entrenamendu sozialetik etorriko da naturaltasuna, ikaste kolektibo horren ondorioz”.
Ekintza errepikatuez ere aritu zen Gemma Sangines: “Euskaraz egiten mitoak erortzen baitira eta errefortzurik handiena hitz egiteko aukera izatea da”. Sanginesek ere, Apodakaren ildotik, aitortu zuen “euskaraz egiteko argudioak asmatzen” ari garela, baina bere ustez, “ez da beti beharrezkoa: gustuko duguna ez daukagu zertan azaldu”, adieraziz amaitu zuen bere hitzaldia.
Azken batean, Mikel Urdangarinek adierazi bezala, “aktibazioa lortu behar dugu ekintza lortzeko”, beti ere “helburu lorgarrietatik abiatuz”. Horretan aritzen dira eusLider tailerretan. Nerabeei zuzendutako tailerrek bilatzen dutena da “gazteek euren kabuz egitea euskaraz jarduteko aukera”. Eta horretarako ezinbestekoa da, Urdangarinen hitzetan, “lortzeko gai garela sentitzea, ekintza arrisku gutxikoa dela, eta ekintzek emozio positiboak eragingo dituztela”. Hala bada, lorpena espezifikoa, neurgarria, eskuragarria, errealista eta denboran gauzagarria izan behar dela azaldu zuen Amaia Agirre Pinedok. Izan ere, nerabe euskaldunek badakite erdal testuinguruetan “arraroak” direla. Apodakaren ustez, “badakite zerbait arraroa egiten dutela eta ez dute arraro izan nahi. Horregatik hasten dira erdaraz egiten, hasten dira normal egiten, normalitate horrek ematen dizkien baliabide, sari, poz eta gozagarriak nahi dituztelako. Euskara gure singulartasun anomaloa baita”.
Miren Artola ilustratzaileak (Visual thinker & Graphic Facilitator) laburbildu zituen hizlariek euskara dinamizatzaileei esateko zituztenak, berak azaldu bezala, leloa zentrutzat hartuta marraztu baitzuen ekintzaren eta proposamenaren arteko elkarrizketa. Eta haren lekuko izan ziren Praktikatu eta bizi jardunaldietan izan ziren 90 lagunak. AEKren praktika jardueren koordinatzaile Edorta Lopez Reyren iritziz, “iazko saioak zehatzagoak izan ziren arren, psikologiaren ikuspegia lantzea nahi izan dugu aurten, hala eskatu baitziguten dinamizatzaileek eurek”.
Berbalagun taldeetan astero 6.500 lagunek parte hartzen dute eta “horiek guztiak dinamizatzeko eta praktika sozialetan sakontzeko hausnarketa egiteko aprobetxatu nahi izaten ditugu Praktikatu eta bizi jardunaldiok”.
Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]
"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.
'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.