Botilarena

EAEko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak direla eta, nola dago euskararen botila?

Botila dariola. Euskalduntzearen erritmoa motelegia da. Ez da aski urtero, batez beste, puntu erdi eskas haztea euskaldunen multzoa. Kalkulu azkar bat eginez, ohartuko gara ehun eta hirurogeita hamalau urte beharko direla euskalduntze betea lortzeko, azken urteotako hazkundeari eutsiz gero (beste aldagairik kontuan izan gabe, jakina). Erritmo hori biziagoa izan zitekeen euskalduntzen ez duten hezkuntza ereduak baztertuz gero, baina hori da botilak ipurdian duen zuloetako bat. A eredua kondena bat da.

Erabileraren datuak ez dira etxaferoak jaurtitzeko modukoak ere. Horrelakoetan galdekatuak politikoki zuzena izateko joera duenez, benetan egiten duen erabilera baino hobea aitortzen du. Horregatik, ez dirudi datu ona denik erabilerak soilik puntu erdia egitea gora, bost urteotan. Horrez gain, inkestak erakutsi du euskararen erabilera atzeraka egiten ari dela, eremu euskaldunenetan, bat etorriz UEMAk egindako azterketekin. Harrigarria dena da Jaurlaritzak erlatibizatu nahi izatea apaltze hori. Beste askok, aitzitik, moteltzearen kontzientzia hartu du eta tresnak sortu eta neurriak ezarri ditu, galera gelditzeko eta erabilera bizkortzeko. Botila erdi betea ikustea zilegi da, baina eskertzekoa litzateke zuloak estaltzeko jarrera tinkoago bat, euskararen botilan zulo handiena eragiten duen Jaurlaritzaren partetik ere.

Botila erdi betea. Ez da euskaldunik galdu eta berriak irabazi dira, katea ez da eten. Euskalduntzea gazteen prozesua izan da, nagusiki, euskarazko hezkuntzari eta euskaltegiei esker.  Hurrengo urteotako biztanleria aktiboa euskalduna izango da, berehala. Errealitate horri erantzun behar zaio, dagoeneko, euskalduntzeko pareko erritmoak eta politika eragingarriak ezarriz, administrazioaren, hezkuntzaren, arlo sozioekonomikoaren, eta kulturaren eta aisiaren esparruetan. Euskaldun hartzaileen multzoa ere esanguratsua da eta aukera gisa ikusi behar da. Oraindik euskaldun “oso” ez dela kontsideratzen duenak sentitu behar ditu, gizartearen partetik, euskalduntzen jarraitzeko beharra eta laguntza (mintzakideak, doakotasuna…). Gainera, euskara sustatzearen aldeko herritarren joera nabarmena da, Idoia Mendiaren eta enparauen zorigaitzerako.

Gauzak horrela, euskararen erabilera proaktiboa egiteko edota hizkuntza politika egokiak ezartzeko arrazoiak behar zituenak hortxe ditu, aukeran. Euskararen botilaren zuloak estaltzeko eta euskararen iturria gehiago zabaltzeko ahalmena izatea eta botere hori praktikatzea da kontua. Bada garaia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude