Usurbil eta Zubieta: bozkatu dutenen %97,9k ezezko borobila eman dio erraustegiari

  • “Ezezko borobila eman dio herri honek erraustegiari”, Erraustegia Erabakia Herri Plataformako kideek, asteburuan zehar egin den galdeketako emaitzak frontoian aurkezterakoan ziotenez.


2016ko urriaren 24an - 01:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez da gutxiagorako. Bozka eman duten usurbildar eta zubietarren %97,9k ezezko borobila eman baitio erraustegiari. Ez dute erraustegirik nahi. Argiago ezin zuten esan. Aipatzeko beste datua, parte hartzearena; Zubietakoa %64,7koa izatera heldu da.

Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olanorekin biltzeko hitzordua eskatuko dutela iragarri du, emaitzekin pozarren agertu den herri plataformak. Are gehiago, asteburuko galdeketa ospatzeko izan diren debeku eta zailtasunak kontuan izanda. Horiek ere oroitarazi nahi izan ditu Erraustegia Erabakiak, emaitzak frontoian aurkezterakoan. Herritarrak zoriondu eta galdeketa ahalbidetu duten laguntzaile guztien lana eskertzearekin batera.

Emaitzak

Errolda: 5.312.

Parte hartze orokorra: 2.317, %43,6.

Zubieta: 244, %64,7.

Emaitza orokorrak:

Ez: 2.269, %97,9.

Bai: 39, %1,7.

Zuriak: 8.

Nuloak: 2.

Zubietan:

Ez: 243, %99,6.

Bai: 1, %0,4.

(Noauak argitaratutako albistea da eta haien baimenarekin argitaratu du ARGIAk )


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!