Argazki erreportajea

Artxandako jolas parkeari agur betiko

  • 1974. urtean ireki zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Artxandako Jolas Parkea. Garai hartan Europako parkerik modernoena omen zen, inoiz ikusi gabeko atrakzioak ei zituen. Hasiera oso arrakastatsua izan zen eta urtero atrakzio berriren bat inauguratzen zuten, adibidez, lehena zoologikoa izan zen 1975ean.

Sergio Suhigarai @autrigoiak
2016ko urriaren 30a

100.000 m2 ordainpeko aisiari eskainitako mundurik dibertigarriena zen, iragarleen esanetan, adin guztietakoentzat pentsatua eta egun osoa han pasatzeko diseinatua. Garaiko 551 milioi pezeta balio izan zuen eta 130 laguni lana ematen zion.

Dena den, hastapenetik bisita kopurua estimatua baino askoz baxuagoa izan zen; eguraldi bereziak, kokapenak, sarbideak eta sarreren prezioek zer esan handia izan zuten horretan. 1985etik aurrera bisitarien jaitsiera geldiezina izan zen, 1990ean parkeak azken hatsa bota zuen arte, behin betiko itxiz.

Ordutik hona parkea biltegi gisa erabili da, baina denborak, klimatologiak eta naturak elkartuta desagerrarazten joan da. Hasierako parke hartatik uharte txiki bat besterik ez da geratzen. Aurten jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Parkea eraisten hasiko dela. Beraz, agur betiko

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ondare arkitektonikoa  |  Bilbo  |  Aisialdia

Ondare arkitektonikoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-16 | Hiruka .eus
Bego˝ako gazteluaren pean dago emakumeen gotorlekua

Beste gauza batzuen artean etnografoa den Fredi Paiak martxan ipinitako ikerketaren bitartez, Sorginzulo koba aurkitu dute Algortako Begoñako gazteluaren pean; inguruko emakumeen topalekua ei zen. Urriaren 20an egingo dute horren berri emateko ekitaldia.


Be˝at Garaio eta Ane Pedruzo
"EuskarAbentura hiztun gazteen aktibazio dinamika da, udaldian beteko dena"

Euskaldunaren aktibazioa helburu, hamaika ekimen berritzaile dira bazterretan. Horietan bat da EuskarAbentura, uztailaren lehenengoan Maulen hasi eta hil beraren 31n Getxon amaituko den ibilia. Zazpi euskal herrietako 110 gaztek hartuko dute parte; tartean, bi diasporakoak izango dira, bata Argentinako Patagoniakoa eta bestea AEBetako Washington Hirikoa. Ane Pedruzo Redondo (Gasteiz, 1985) Oihaneder Euskararen Etxeko teknikaria, eta Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz, 1990),... [+]


Ibero, Nafarroan iraun duen Erdi Aroko industrigune bakarra auzolanean zainduko dute

XIV. mendetik zutik zegoen Iberoko dorreak kolpe itzela hartu zuen 2006tik 2009ra bitartean, teilatua gainera erori zitzaionean. Goizueta eta Leitza artean dagoen monumentu multzoaren zati ikusgarriena da agian dorrea, baina horrez gain burdinola, zubia eta baserria baditu Iberok, Nafarroan iraun duen Erdi Aroko industrigune bakarra da.


2018-01-10 | Miren Osa Galdona
Babestutako eliza bat hondatu dute hotel bat eraikitzeko lanetan Donostian

Donostiako Antigua eta Easo auzoen arteko muinoan dago San Bartolome auzoa. Lau izarreko hotel bat eraikitzen ari dira bertan, babestuta dagoen auzoko elizaren ondoan. Bada, obrek elizaren alde bateko pareta eraitsi dute nahiz eta udalak onartutako lizentziak argi uzten duen babestutako eremua dela, “ukiezina” beraz. Hirigintzako zinegotziak enpresa eraikitzailea egin du erantzule eta “jokaera klandestinoa” izan dela esan du.


2017-09-01 | ARGIA
Wiki Loves Monuments
"Munduko argazki lehiaketarik handiena" Euskal Herrira ekarri dute

Wikipedia osatzen laguntzen duten bolondresek antolatutako argazki lehiaketa da "Wiki Loves Monuments". Monumentu eta ondarearen inguruko argazkiak denen eskura jartzeko asmoz sortu zen ekimena. Egun 76 herrialdetan antolatzen da eta aurten, lehen aldiz, Euskal Herrian parte hartzeko aukera izango da.


2017-05-30 | Arabako Alea
Eragin handiak izango ditu Barrongo urtegiaren obrak ondare arkeologikoan

Laurogeitik gora errota, zubi, aztarnategi, ermita, gaztelu, bide eta antzinako herrixka harrapatuko ditu Barrongo urtegiak. 431.645 euroko inbertsioa kalkulatu dute ondare arkeologikoan izango dituen kalteak txikiagotzeko.


Ikatza, artzapezpikuari

Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak ikatza eramanen dio beste behin artzapezpikuari "herriarenak beharko luketen eraikinak Elizaren izenean jartzen segitzeagatik".


Bizikleta martxa egingo dute Donostian, hiriko ondare historikoa babesteko

Ondarretatik Uliara bitartean arriskuan dauden lekuak bisitatuko dituzte larunbat goizean. Hiru orduko ibilaldia egingo dute, goizeko 11:00etan hasita.


Kutsadura Taj Mahal horitzen ari da

Urteak dira Taj Mahaleko marmol zuria horitzen ari dela, aldian-aldian tratamendu berezia ematen dioten arren; mausoleo ezagunaren azala ezin da urez garbitu eta peeling moduko bat egiten diote, buztin geruzak ipiniz eta kenduz. Georgiako Teknologia Institutuko Mike Berginek horitzearen jatorria ikertzea erabaki zuen eta marmola uretan disolba ezin daitezkeen karbono partikula oso txikiek zikintzen dutela ondorioztatu du. Partikula horiek argi ultramorea xurgatzen dute eta horregatik hartzen du... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude