argia.eus
INPRIMATU
Argazki erreportajea
Artxandako jolas parkeari agur betiko
  • 1974. urtean ireki zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Artxandako Jolas Parkea. Garai hartan Europako parkerik modernoena omen zen, inoiz ikusi gabeko atrakzioak ei zituen. Hasiera oso arrakastatsua izan zen eta urtero atrakzio berriren bat inauguratzen zuten, adibidez, lehena zoologikoa izan zen 1975ean.

Sergio Suhigarai @autrigoiak 2016ko urriaren 26a

100.000 m2 ordainpeko aisiari eskainitako mundurik dibertigarriena zen, iragarleen esanetan, adin guztietakoentzat pentsatua eta egun osoa han pasatzeko diseinatua. Garaiko 551 milioi pezeta balio izan zuen eta 130 laguni lana ematen zion.

Dena den, hastapenetik bisita kopurua estimatua baino askoz baxuagoa izan zen; eguraldi bereziak, kokapenak, sarbideak eta sarreren prezioek zer esan handia izan zuten horretan. 1985etik aurrera bisitarien jaitsiera geldiezina izan zen, 1990ean parkeak azken hatsa bota zuen arte, behin betiko itxiz.

Ordutik hona parkea biltegi gisa erabili da, baina denborak, klimatologiak eta naturak elkartuta desagerrarazten joan da. Hasierako parke hartatik uharte txiki bat besterik ez da geratzen. Aurten jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Parkea eraisten hasiko dela. Beraz, agur betiko