Azken 20 urteetan jatorri atzerritarra duten pertsonen hazkundea izan da gure herrietan, nagusiki 90eko hamarkadan bertaratu zirenena. Urte horietan erronka nagusiak “harrera” eta atzerritartasun izaerarekin loturikoak izan dira. Momentu hauetan aldiz, etorkin gutxi ailegatzen ari dira eta gehienek urteak daramatzate, hortaz, kezkak beste maila batean kokatzen dira, integrazioaren arloan hain zuzen ere.
Integrazioari buruz hitz egiten badugu, bi dira zutabe nagusiak: enplegua eta hezkuntza. Lehenengoari dagokionez, nabaria da enpleguak berebiziko garrantzia duela integrazioan, bertako populazioarentzat zein etorkinentzat. Zentzu horretan, krisiak gogorki jo ditu azkeneko horiek eta asko izan dira enplegua galdu egin dutenak azken urteetan. Jatorri afrikarra dutenen artean nabariago izan da hori.
Beraz, enplegua garrantzitsua da, baina ezin dugu ahaztu horien seme-alabak, batzuk oso gazte etorriak eta beste batzuk hemen jaiotakoak, eta beraz etorkinak ez direnak; horientzat eskolak eta hezkuntza sistemak berebiziko garrantzia dute, horixe baita integraziorako zein gizarte-mugikortasunerako palanka garrantzitsuena, nagusiki gizartearen tarte ertain zein baxuak kokatzen direnentzat, alegia.
Beste hitzekin esanda, integrazioaren partida bi arlo horietan jokatzen ari da. Etorkinek enplegua izan behar dute eta euren seme-alabek enplegu hobeago bat hezkuntzaren bidez, lehenengoentzat autobusa –horizontala– bermatu eta bigarrenentzat igogailua –bertikala–. Ekuazio hori lortuko bagenu –gutxienez zenbait kasutan– integrazioaren erronka horretan aurrerapauso galantak emango genituzke. Horretan asmatzen ez badugu, aldiz, etorkinen seme-alaben integrazioa arriskuan egongo da –ezin da ahaztu hauen espektatibak oso ezberdinak izango direla– eta oso gertu ditugu horrelako eszenatokiek sorrarazi dezaketen ondorio ezkorrak –mapan gora begira baino ez dugu egin behar–.
Seme-alabei buruz hitz egitean hirugarren faseari buruz hitz egin behar dugula iruditzen zait, hau da, “aniztasunaren kudeaketaz”. Harreratik integraziora pasa gara eta epe ertainean integraziotik aniztasunerako igaroaldia emango da. Hurrengo hamarkadetan etorkin gutxi izango ditugu baina hemen jaiotako askok beste kultura eta erlijio bat izango dute, aniztasuna inoiz baino zabalagoa izango da eta horrek erronka berriak ekarriko ditu. Horiei –denon artean– erantzuteko prest izan beharko dugu. Gaur egun martxan jartzen diren politika publikoek zeresan handia izango dute, bereziki hezkuntza arloan, bai etorkinen integrazioa ahalbidetzeko zein aniztasunaren kudeaketa egokia eta zentzuzkoa egiteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]