Santurtzi ARGIAren arkupe

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erretiroa hartu du Arkupe kioskoko jabe zaharrak eta testigua pasa dio Joxi gazteari. Ilusioz beterik hartu du lan berria. Santurtziko Mamariga auzoa, 2010eko uztaila. Sei urte dira Joxi Martin prentsa eta liburu saltzaile hasi zela, eta sei urte dira baita ere bere dendan ARGIA saltzeko aukera egin zuela. Zergatik ARGIA? galdetu diogu.

Auzo euskalduna da Mamariga, euskaltzalea, eta astekaria inguru horretan modu naturalean sartzen dela dio santurtziarrak. Bera ofizio horretan hasi aurretik da harpidedun, gainera, eta lehendik ezagutzen du proiektua. ARGIAren bezero bezala dio atsegin duela besteren artean berak moduan pentsatzen ez dutenen elkarrizketak eta iritziak irakurtzea, eta maite duela kazetaritza independentea; ARGIAk ondo moldatzen dituela eguneroko albiste azkarra eta hausnarketarako espazio lasaiagoa. Saltzailearen begietatik ikusten du beste hizkuntza batzuetan egiten diren antzeko produktuekin alderatuta emaitza oso duinak ematen ari dela ARGIA gure hizkuntza txiki honetan.

Arkupe kioskoan lortu du Joxik ia asteroko irakurlea duen bezeroren bat eta auzoko liburutegiaren zazpi egunez behingo fideltasuna.

Sare sozialetan saltsan ibili naiz ni kuriositate puntuarekin teknologia berrien (des)abantailak aprobetxatuz zer edo zer aurkitu nahirik. Dendariak berak aurretik aipatu dit kioskoa hartu zuenetik euskarazko prentsa zabaltzea izan dela bere helburuetako bat. Baina kiosko euskaltzaleaz gain topatu dut gai sozialei garrantzia ematen dien Arkupe bat, baloratzen duena irakurketa kritikoa eta mimoz aukeratzen duena saltokirako produktua. Baditu desobedientzia zibilaz irakurgaiak, historiaz, ingurumenaz, feminismoaz... Badu, esaterako, Pikara Magazine aldizkari feminista.

Topatu dut ARGIAren baloreekin bat egiten duen Arkupe bat, eta poza ematen du. Tarteka bakarrik aurkitzen dira horrelako altxorrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude