Hego Amerikako azken izotz-eremu ezezagunean

  • Amerikako hegoaldeko muturrean, Suaren Lurraldean, oso gutxi esploratutako Cloue izotz-eremua dago. Besteak beste Azpeitiko Udalak lagundutako Incognita Patagonia espedizioa han izan da udaberrian, bertako glaziarren egoera hurbiletik aztertzeko asmoz. Azken hamarkadetan izotzak atzera egin duela behatu dute. 

Argazki honetan Eñaut izagirre ikus daiteke –aurrealdean– ‘packraft’-arekin Fouque glaziarraren aurrealdetik gertu ur sakonera neurtzen. Garrantzitsua da uretara iristen diren glaziarraren aurrera eta atzera egite prozesua ulertzeko uraren sakonera zein d
Argazki honetan Eñaut izagirre ikus daiteke –aurrealdean– ‘packraft’-arekin Fouque glaziarraren aurrealdetik gertu ur sakonera neurtzen. Garrantzitsua da uretara iristen diren glaziarraren aurrera eta atzera egite prozesua ulertzeko uraren sakonera zein den jakitea. Argazkia: Incognita Patagonia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Suaren Lurraldearen hego muturrean, Hoste uharteko fiordo, kanal eta mendien labirinto trinkoan dago Cloue izotz-eremua, orain gutxira arte esploratu gabea. Informazio gutxirekin eta satelite bidezko irudiak eskuartean genituela abiatu genuen Incognita Patagonia proiektua Ibai Rico gasteiztarrak, Evan Miles estatubatuarrak eta hirurok. Helburua inguru ezezaguna esploratzea eta bertako glaziarren egoeraren berri ematea zen.

Espedizioa Puerto Williamsen (Txile) hasi genuen martxo hasieran. Han batu zitzaizkigun Keri Pashuk eta Caesar Schinas, baita 40 egunez  gure kanpaleku nagusia izango zen Northanger belaontzia ere. Cloue izotz-eremua dagoen Hoste uhartera iristeko itsasoan ibili ginen astebete. Han, batetik izotz-eremuaren goialdea esploratu genuen, eta bestetik glaziarren aurrealdeen egoera ikertu genuen, gaur egun glaziarrek beroketa klimatikoaren erantzule gisa duten joera aztertzeko. Behin-behineko datuek erakutsi digute Cloue eremuaren azalera %20 murriztu dela 1945etik, eta murrizketa hori nabariagoa izan dela azken hiru hamarkadetan.

Proiektuak aurrera jarraitzen du, izotz-eremuaren eta inguruko geografiaren kalitate oneko kartografia argitaratzea baita gure nahia.

 


Zientzia kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Teknologia
Kableak

2026ko maiatzaren 29
Errusiak eraso handiak iragarri ditu Kieven eta Europari mehatxu egin dio
Madrilgo drone enpresak ere oreshnik errusiar misil supersonikoen jo puntuan daude

2026ko maiatzaren 13
Teknologia
Zireinak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.