“Eguneroko bizitza bigarren mailako gauza bihurtu da”

  • Filosofia garaikidean aditua da Esquirol, Universitat de Barcelonako irakaslea. Publikazio ugari atera du gaiaz; baina azkenak egin du, publiko zabalago baten begietara behintzat, ezagun: La resistència íntima. Giza izaerari buruzko hausnarketa, gertutasunaren esperientzia bat proposatzen du, egunerokoarekin harreman estua duena.

“Aktualitatearen aginte moduko bat dago, eraginkortasun tiraniko izugarria duena”.
“Aktualitatearen aginte moduko bat dago, eraginkortasun tiraniko izugarria duena”.Argazkia: Núria Juan Serrahima
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erresistentzia aipatzen duzu izenburuan. Zeri baina?

Sakabanatzaile, higatzaile den gauza orori, galbidera garamatzanari. Giza izaerarekin zerikusia duten faktoreak dira, batetik: babesik gabe gaude, egurats gorrian. Keinu natural ulergarria da, beraz, geure buruari babes ematea, sakabanaketa horri aurre egingo dioten eremuak sortzea. Eta, gero, gizartearen araberako faktoreak daude. Horien aurrean erresistentzia jarrera izatea komeni da. Faktore sozial horiei izena ematen diet nik: aktualitatea.

Aktualitatearen nagusitasuna.

Teknifikazioarekin zerikusia duena, baina ez da bakarrik teknifikazioa, ez da berezko arazoa. Aktualitatea oso aldakorra da, adi egon behar gara etengabe. Dena zurrupatzen du, baina era berean dena higatzen, oso iheskorra baita: ez du ezer egonkortzen, ez dio esperientziari leku egiten. Aktualitatea da faktore higatzaileetako bat, xurgatuta-edo gauzka, eta on baino gehiago egiten digu kalte.

Alienazio modutzat duzu, inoizko eraginkorrena.

Aginte eraginkorrenak nabarmendu gabe gertatzen direnak dira, inor ohartu gabe. Aginte bat ikusgarri denean seinala daiteke; menderatzailea izan daiteke, noski, baina bila dezakezu estrategiaren bat erabat harrapa ez zaitzan. Aldiz, aginte sotilagoek erabat hartuta zaituzte batzuetan, eta ia ez zara ohartu ere egiten. Zentzu horretan, aktualitatearen aginte moduko bat dago, eraginkortasun tiraniko izugarria duena.

Erresistentzia jarrera nolakoa da?

Erne egotea eskatzen du, esna, sakabanaketak inbadi zaitzan ez uztea. Jarrera hori, ordea, ez da proiekzioaren, proiektu baten lantzearen aurkakoa. Elkar elikatzen duten bi mugimendu dira: erabakiak hartzeko, abenturak izateko jakin behar da zeure baitara biltzen, babesean jartzen, epelera itzultzen. Existitzea da kanpora ateratzea, baina babesteko aukera dagoelako atera zaitezke kanpora. Erresistentzia da, beraz, existentziaren baldintza.

“Intimo” hitza ere agertzen da izenburuan. Baina ez barrukoa, baizik eta gertukoa.

Barrua eta kanpoa, dikotomia hori murrizketa bat da. Aldiz, “intimo” harago doa, eta gertuko, hurbil, familiako esan nahi du. Hurbiltasun jarrera bat adierazten du: eremu intimoak, familiartasun esferak, zuk zeureganatu dituzun horiek dira; ez jabegoaren ikuspuntutik, baizik eta identifikazioarenetik. Zure gelako leihotik ikusten duzun paisaia, pertsona gertukoenak –odol lotura izan edo ez, noski– eta abarrekoak.

Etxea, adibidez. Bachelardek zioen: “Etxe txiki bat behar dugu etxe handiaren barruan”.

Zerk egiten du etxea etxe izatea? Leku goxoa dela, abegikorra, biltzeko, berregiteko, suspertzeko aukera ematen duena. Konfiantzaren berreskurapena ahalbidetzen du. Bildu beharra dugu indarra berreskuratzeko. Etxeak hori ematen dizu, ez paretek, bertan dagoen giza berotasunak baizik, elkarri ematen diogun berotasunak. Etxea besteak dira, eta zu zeu, denon artean gauzatzen den artikulazio hori.

Eguneroko bizitza, ez dakit filosofia garaikideak aski azpimarratzen duen.

Filosofia garaikideak ez du enfasi handirik jarri egunerokotasunean, bizimodu soilenean. Bada pentsamendu lerro bat, erromantizismoak, existentzialismoak ibili dutena, zeinak dioen garrantzitsuena erabakiak hartzea dela, zeure burua proiektatzea. Eta eguneroko bizitza bigarren mailako gauza bihurtu da, grisago, homogeneoago, inpertsonalago. Ez nago ados: eguneroko bizitzaren aspektu asko, ohiko keinu direnak, oso sakonak izan daitezke.

Soila dena, nondik begiratzen zaion, goren izan daitekeela, alegia.

Badira eguneroko bizitzaren gauzak, keinuen errepikapenarekin zerikusia dutenak, agurrak, janaria prestatzea, mahaiaren bueltan jartzea, ondo begiratzen badituzu, berebizikoak direnak. Askotan automatismoak iruditu arren, hazka egin eta gure izatearen zera sakonak erakusten dizkizute. Eguneroko bizitzari erne begiratuta, aspektu horiek deskubritzen dira, denok bizi baina sarri ohartu gabe pasatzen direnak.

Eta zer erantzun konkretu eman faktore higatzaileei?

Memoria eta imajinazioa. Memoria erantzun bat da, denbora iragateak dakarren higaduraren aurrean: dena pasatzen da, baina zerbait gogoratzen saiatuko naiz. Memoria etxe bat da, beraz. Eta babesten gaituzten figurak sortzen ditugu imajinazioarekin; irudi poetikoa, adibidez, kontsolagarri zaigu, babesten gaitu bizitzaren zailtasunengandik.

Akaso ez daude beren onenean.

Gaur dena da informazio trukea, hizkera hotz, funtzional, teknikoa. Eta irudiaren erresuma, publizitatearekin lotzen duguna, irudien inbasio hori. Sorkuntza poetikoaren antipodetan daude, noski, ez dute irauteko funtziorik. Babestuko zaituen gauza bat bilatzen baduzu, ordea, nahi duzu irautea, beroki bat, etxe bat, hitz batzuk, sakabanatzeari aurre egiteko horrela.

Nihilismoa: “Mendebaldeko zibilizazioari eragiten dion krisi bat bizi dugu, batzuek erabiltzen dute nihilismo hitza. Bada, gertutasunaren filosofia honek erantzun egin nahi dio nihilismoari. Aurre egin nahi dio mugatutasunera gerturatuz. Etengabeko itzuleraren ordez, etxera itzultzearekin. Botere nahiaren ordez, izan dadila erresistentzia; supergizonaren ordez, gertutasuna; baieztapenaren ordez, arazotzea; etorkizunaren ordez, memoria”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Filosofia
2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


Irati Zubia. Jakintzari begirunez
"Laguntasuna iruditzen zait sekulako potentzialitatea daukan harreman mota, Akaso horizontalagoa delako"

Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (I)

Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila... [+]


2025-07-05 | Ikusgela
Joxe Azurmendi ulertzeko gakoak
MULTIMEDIA - erreportajea

Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.

  • Eduki arduraduna: Haritz... [+]

Eta libre izan nahi zuen

Badira ibilbide literario oso bat justifikatzen duten poemak. Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua da horietako bat. 1960ko hamarkadako euskal kultura berriaren funtsezko testuetako bat izateaz gain, hil berri den pentsalariaren gaztetako lan horri erreparatuta, gero jorratuko... [+]


Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


1x08: Isiltasuna
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

“Esan ezin denaz, hobe da isiltzea” esan zuen Wittgensteinek Tractatus liburuaren azken esaldi famatu hartan. Eta esan ezin horretan zeuden, haren ustez, munduan erreferente zehatzik ez daukaten gaiak: etika, estetika eta erlijioa. Horrela, isiltasun mistiko batean... [+]


Heldutasuna mito bat da

Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al... [+]


Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


"Postmodernitatearen ezaugarria da dena zalantzan jartzea"

Errealitatea ipini dute zalantzan Imanol Alvarezek eta Iñigo Martinezek podcastaren bosgarren atalean... eta, errealitatea da, saioaren laburpena den artikulu hau, solasaldiko gogoetak brotxa lodiz jasotzera baino ez dela heldu.


1x05: Errealitatea
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

“Heldua izatea errealitatera ohitzea da. Harritzeari uztea". Hori da, behintzat, Sofiaren Mundua liburuaren idazleak, Jostein Gaarderrek, esandakoa. Zu oraindik ere errealitateak harritzen zaitu, entzule? Pentsalari presokratikoak errealitatearen oinarriaren bila... [+]


Zaintzen dugulako maite dugu, ala maite dugulako zaintzen dugu?

"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.


Eguneraketa berriak daude