Heldutasuna mito bat da

  • Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al gara?


2025eko maiatzaren 26an - 08:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ARGIAko podcasteroek déjà vu bat bizituko dute: Edurne Azkaratek BTN-n iragarri moduan, "heldutasuna performance bat da". Inork ez daki zertan ari den, baina berdin du, eta ez dadila nabaritu.

Helduok denborarekin jakintsuagoak al gara? Agian bai, edo ziurrenik bai Irene Lafuente filosofia irakaslearen ustez, adibidez, gertaturikoak erlatibizatzen ikasten dugulako –edo agian ez–. "Hori jakinduria da, jakinduria praktikoa hobeto bizitzen ikasteko", dio Lafuentek antzinako filosofo grekoei keinu eginda, haiek baitzioten esperientziaren jakinduria hori funtsezkoa dela ongizatera edota zoriontasunera bidean. "Espero dut adinarekin jakintsuago izatea, baina jakin-mina ere mantentzea", dio Lafuentek.

Heldutasuna gai gisa hartuta, ezinbestean, etengabe talkan ipini dute haurtzaroarekin. Zeren, Galdera Basatiak-en saioz saio ondorioztatu moduan, haurtzaroak gehiago du harriduratik, heldutasunak duena baino. Eta ezberdina da denbora hautemateko modua ere. "Erritmo" eta "tempo" konkretu bat du haurtzaroak Lafuenteren arabera, eta heldutasunak askozaz ere motelagoa du. Haurtzarotik heldutasunerako igarobidean, aipaturiko aldaketa horiek eta gehiago ikusten ditu Lafuentek.

Haurrek, ordea, nola definitzen dute heldutasuna? Oso diferente, hizlarien esanetan. Lafuentek, irakasle lanetan, honako alderaketa hauek ikusi ditu: gaztetxoenek aspektu fisikoei erreparatzen diete, "bizarra, titiak eta bereziki muskulatura", eta, fisikoaz harago, askatasunaren inguruko ikuspegia diferentea dute haur gaztetxoenek eta zaharxeagoek edo nerabeek. "Txikienek ikusten dute askatasun dena dela onerako, norberak erabakitzen duelako dena, zer egin, zer jan, noiz joan ohera... Baina, aurten egon naiz DBH1 eta DBH2ko klaseetan, eta ikusten dute askeagoak zirela lehen, eta ez direla jada aske izango, lanera joan beharko dutelako bai ala bai, aiton-amonak zaindu eta beste zeregin asko egin".

Heldutasunaren muga, gauza askotan, 18 urtetan ipinita dago Euskal Herrian. Botoa emateko, esaterako. Bada, berriki, Espainiako Sumar alderdiak proposatu du 16 urtera jaistea langa hori. Lafuentek Batxilergoko ikasleei luzatu zien galdera: zuek, 16 eta 18 urte artean dituzuenok, nola ikusten duzue? Bozkatuko nahiko zenukete? 22 pertsonako taldean, ikasle guztiek esan zuten nahiago zutela ezetz, ez dutela haien burua prest ikusten. Iritsiko zaiela horretarako ordua, baina ez aurreratzeko, arren.

Lafuentek gogoan du bera desiratzen egon zela, baita bere ingurukoak ere, 18 urte izatera heldu eta botoa eman ahal izatea. "Nola interpretatu behar dugu hori?", galdegin du. Hara hor nola aldatu diren gauzak. Baina ez onerako, ezta txarrerako ere. "Askotan hitz egiten da kristalezko belaunaldiaz, baina horrek zer esan nahi du, hauskorrak direla? Ahulezia bat dutela? Uste dut zaurgarritasuna adierazteko ahalmen gehiago dutela gaur egungo gazteek lehengoek baino, eta hori zerbait txartzat hartzen da, baina izan daiteke balio bat", adierazi du Lafuentek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galdera Basatiak
Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


1x08: Isiltasuna
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

“Esan ezin denaz, hobe da isiltzea” esan zuen Wittgensteinek Tractatus liburuaren azken esaldi famatu hartan. Eta esan ezin horretan zeuden, haren ustez, munduan erreferente zehatzik ez daukaten gaiak: etika, estetika eta erlijioa. Horrela, isiltasun mistiko batean... [+]


1x07: Heldutasuna
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

Ez al dugu helduak izan nahi? Zeintzuk dira adingabetasunaren abantailak? Kantek galdera horiek mahai gaineratu zituen Zer da ilustrazioa? lan ospetsuan. Beste norbaitek gure ordez pentsatzen badu eta gure ordez erabakiak hartzen baditu, ez gara gu horretaz arduratu... [+]


Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


1x06: Sentimenduak
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

“Pentsatzen dut, beraz, banaiz? Edo, sentitzen dut, beraz, banaiz? Zerk egiten gaitu? Eduardo Galeanok bihotz-pentsalariak garela esaten zuen… Beraz, nola baldintzatzen du gure aldarteak gure arrazoitzeko era? Zein sentimendu piztuko dira zugan gaurko saioa... [+]


"Postmodernitatearen ezaugarria da dena zalantzan jartzea"

Errealitatea ipini dute zalantzan Imanol Alvarezek eta Iñigo Martinezek podcastaren bosgarren atalean... eta, errealitatea da, saioaren laburpena den artikulu hau, solasaldiko gogoetak brotxa lodiz jasotzera baino ez dela heldu.


1x05: Errealitatea
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

“Heldua izatea errealitatera ohitzea da. Harritzeari uztea". Hori da, behintzat, Sofiaren Mundua liburuaren idazleak, Jostein Gaarderrek, esandakoa. Zu oraindik ere errealitateak harritzen zaitu, entzule? Pentsalari presokratikoak errealitatearen oinarriaren bila... [+]


Zaintzen dugulako maite dugu, ala maite dugulako zaintzen dugu?

"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.


1x04: Maitasuna
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

Platonek jasotako “Oturuntza” liburu klasikoan, gonbidatuek maitasuna definitzeko diskurtso bana jorratzen dute. Hala dio batek: "Ausart jokatzeko kemena ematen du; maitaleak eta maiteak osaturiko armada gaindiezina litzateke". Beste batek, ordea, honela... [+]


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


1x03: Heriotza
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

Ba al da gure bizitza zeharkatzen duen galdera basatiagorik heriotzari buruz egiten ditugunak baino? Nola aldatzen da bizitza galtzearekiko dugun begirada heldutu ahala? Maddi Nazabal filosofo eta irakasleak dio haurrak beldurretik baino, kuriositatetik hurbiltzen direla... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


1x02: Irudimena eta literatura
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

Galdera Basatiak podcastaren bigarren saioan Malen Etxebeste eta Xabi Salaberria gonbidatu ditugu. Etxebestek haur filosofia saioetan parte hartu zuen umetan, eta orain ere filosofia mundutik hurbil dabil. Salaberria, 1545 argitaletxeko kidea da, eta urteak daramatza tailer... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


1x01: Haurtzaroa
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. “Erantzunen bila” aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak gaur abiatu duen podcastean.

Lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude