Azkena, lehengora bueltan

Lucinda Williams ekinean.
Lucinda Williams ekinean.

15 urte bete ditu Azkena Rock festibalak. 15 urtetan talde asko eta oso interesgarriak pasa dira aurrena Azkena aretotik (oraingo Jimmy Jazz), eta gero Mendizabalako aparkalekutik. Azken urteetako joera, baina, beheranzkoa izan da. Talde interesgarri gutxi, jendetza ekartzearen aitzakian, Rock-a eta bere ahizpen erakusleiho txukuna izan zena, eta musikazaleen errespetua zuena, ohiko festibal-parke tematiko bihurtzen ari zen.

Aurten, hala ere, bazegoen esperantza, kartela ikusita. The Who buru, Hellacopters azken momentuan gehituak (Primal Scream-en ordez) eta beste hainbat izen handi, eta ez hain handi.

Ostiralean, nabarmentzekoak Americana estiloaren bueltan ibili zirenak, eta euren artean, batez ere, Daniel Romano kanadarra. 70eko hamarkadako rockean ongi errotutako proposamena, eta kantu dotoreak. Gertutik jarraitu beharrekoa.

Lucinda Williams zen ostiraleko izen handietako bat. Banda sinplea ekarri zuen: bateria, gitarra eta baxua, beraz gain. Sinplea, baina indartsua. Reggae ukituko pasarte bat kenduta, emanaldi bikaina eskaini zuen Louisianarrak, Donald Trump-en kontrako aldarri eta guzti.

Hellacopters eta Danzig ere izen handien artean zeuden, baina ez zituzten jendearen espektatibak bete. Lehenek beraien lehen diskoa jo zuten oso-osorik, eta ez zuten lortu jendearekin konektatzea, bisetan disko berriagoetako kantu pare bat jo arte. Danzig berriz, egiari zor, ez genuen ikusi. Hori bai, “katedra”k esandakoaren arabera, ez genuen ezer galdu.

Luke Winslow King New Orleansdarra izan zen gaueko beste sorpresa dotore bat: ustez akustikoan arituko zena, talde elektrikoarekin etorri zen eta New Orleansko blues erakustaldi galanta eman ziguten.

Larunbatean, azpimarratzekoa Sumision City Blues eta Cobra izan zirela, ostiralean aritu ziren Los Brazosekin batera, Euskal Herriko eszenaren ordezkari, eta euskara (kanta eta kanta artean, hori bai) festibalera eraman zutenak. Bestela, Murciako jaialdi bat ere izan zitekeen.

Australiarren set-a ere, arratsaldean aritu ziren Radio Birdman eta The Scientistsekin, dotore aritu ziren. Imelda May irlandarrak ere dantzan jarri gintuen rockabilly eta country uztarketa dotorearekin. Gozatua izan zen. The Who zetozen, baina.

23:00etan puntuan ekin zioten lanari Daltrey, Townsend eta konpainiak,
I Can’t Explainekin. Hasieratik errotarena egin eta egin, gogotsu eta indartsu ikusi genuen Pete Townsend. Azkena jo zuten Won’t Get Fooled Again arte, ordu eta erdiko kantu zerrenda dotorea eskaini ziguten; izan ere, badute non aukeratua. Duin aritu ziren, eta ia tatxarik gabeko emanaldia eskaini zuten, eta gozatu genuen.

Azken urte kaskarrei buelta eman zaien inpresioa dut. Taldeen aukeraketan asmatu dela, eta lehen bezala, erreferentziazko jaialdia izatera buelta daitekeela horrela jarraitzen badu.

AZKENA ROCK FESTIBALA. Ekainaren 17 eta 18an; Gasteizen. 28 taldek hartu zuten parte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rock
Arizkun Rock. Albaro Soule eta Eider Bidegain.
"Dena eginda jaso nahi dugu eta galtzen ari da militantzia"

Nekea eta errelebo falta. Horixe argudiatuta jakinarazi zuen agurra Arizkun Rock jaialdiak martxoaren hasieran. Aurtengo edizioa izango da azkena; ekainaren 23an ospatuko da. Ganoraz despeditzeko gogoz daude. Zerbait berezia antolatzeak satisfazioa ematen du, baina nekatu ere... [+]


Agur esango du Arizkun Rock jaialdiak: aurtengoa izango da azkena

"Lan-karga arras handia da hain antolakuntza txikiarendako", jakinarazi du ohar bidez Arizkun Rock jaialdiko antolakuntzak. "Ongi hausnartuta" hartu duten erabakia da: hamar urtez halako mailako ekimena antolatzeak eragiten duen nekea dago batetik;... [+]


2022-09-23 | ARGIA
Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


Vulk gara

Orain hiru urte eskaini zuen azkenengoz Vulk taldeak kontzertu bat Bilbon –azaroko emanaldi berezia kenduta–. Hiru urte non mundua eta berau habitatzen dugunok izugarri aldatu garen. Denbora honetan bilbotar laukoteak disko berria kaleratu du, Vulk ez da (Montgri,... [+]


2022-05-01 | Iker Barandiaran
Metala bere pisu eta adiera adierazgarrienean

Mutrikuko laukoteak aurre egin dio pandemiaren garai ilunari eta lana sendo eginez bueltan da, taldekide aldaketekin eta crowdfunding bidez (aupa zuek!) landutako bigarren disko luze eta biribil honekin.

2017an sortu zuten Saia Goait beste hainbat taldetan (Keike, Kraussk,... [+]


Eguneraketa berriak daude