La Rojak daraman Adidas logoak 30.769 langile txinatar balio du

  • 2016ko Eurokopak berekin daramatza kirol janzkien marka handiek publizitatean eta esponsor operazioetan inbertitutako dirutzak. Baina hitzetik hortzera “erantzukizun soziala” darabilten marka handi horiek –Nike, Adidas, Puma– kosteak jaisteko lasterketa zoroan segitzen dute. Beti eskulan zanpatuagoaren bila, orain Txinako produkzioak Vietnam edo Bangladeshera daramatzate.

Thanhnien News “ hedabide elektronikotik eskuratutako argazkian, langileak Adidas oinetakoak ekoizten Vietnamgo usina batean. Nayla Ajaltounik esan duenez, “Nike eta Adidas saiatu dira beren marka irudia zaintzen, produkzio katean [lan baldintzen] gardent
Thanhnien News “ hedabide elektronikotik eskuratutako argazkian, langileak Adidas oinetakoak ekoizten Vietnamgo usina batean. Nayla Ajaltounik esan duenez, “Nike eta Adidas saiatu dira beren marka irudia zaintzen, produkzio katean [lan baldintzen] gardentasun gehiago ezarriz. Baina denborak erakutsi du gauzak aldatzeko tartea estua dela: dauzkaten irabaziengatik, marka handiok erraz lortuko lukete lan baldintza onetan ekoiztutako produktuak eskuratu eta saltzea, baina nahiago dute produktuak nork merkeago egin enkantean funtzionatzea”.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer daukate ikusteko Real Madriden izar Cristiano Ronaldok, 2016ko Eurokopa antolatu duen Frantziako selekzioak eta Vietnamgo oihalgintzako obrero batek? Marka bat: Nike. 25 milioi euro pagatzen dizkio urtean Ronaldori logo famatua eramateagatik oinetako eta kamixetetan, eta beste 42,6 milioi oilarraren selekzioari. Langile vietnamdarrak ekoizten ditu bota eta tixertak hilero 170 euro kobratzearen truke, Vietnamgo familia baten oinarrizko beharrak asetzeko behar dena baino gutxiago.

Egin kontu. Adidasek Espainiako futbol selekzioari pagatzen dizkion 24 milioi euroekin soldata duina kobratuko lukete Kanbodiako 17.559 langilek, Indonesiako 18.796k edo Vietnamgo 27.242ek. Nikek Les Bleus bezala, Adidasek esponsoritzatzen du La Roja eta Alemania, Pumak Italia. Jokalarietan, Nikek Ronaldo, Adidasek Lionel Messi (38 milioi) eta Paul Pogba (38). Klubetan, Nikek Bartzelona (38,3) eta Paris Saint Germain (7,9), Adidasek Manchester United (114,3) eta Municheko Bayern (60,7).

Informazio hauek eta askoz gehiago bildu ditu Alternatives Economiques aldizkari frantsesak “À qui profite l’Euro 2016 (Eurokopa 2016 noren probetxurako) dosierrean. Afera elkarlanean jorraturik Basta! hedabide elektronikoarekin, honek titulatu du: “Euro 2016: Nike eta Adidasek ihes egiten diote beren erantzukizun sozialari gero eta soldata txikerragoak pagatu nahian”.

Ethique sur l’Etiquette kolektiboan ari den Nayla Ajaltounik komentatu du: “Zifra deigarriok irudiztatzen dute kirol ekipamenduetako marka handien eredua: marketin eta komunikazioan sekulako dirutzak gastatzen dituzte beren akziodunei errentagarritasuna bermatzeko, eta, aldiz, konpainien hazkundearen oinarria diren langileei ez diete onurarik ekartzen”.

Nike, Adidas eta Pumak beren esku daukate kirol janzki eta oinetakoen merkatu mundialaren %70. Marketin eta babesletzan egiten dituzten gastuak, akziodunen dibidenduak bezala, sekulako abiadan hazten dira, baina bitartean Asiako –batik bat Txina, Vietnam eta Indonesiako– azpi-kontraten soldatetan gastatzen dutena ez da aldatzen, oso baxu segitzen du beti.

Hamar urtean Niken akzioen urteko irabaziak %135 handitu dira, ia hiru mila milioi euro 2015ean. Adidasen etekinak %66 hazi dira, 600 milioitaraino.

Kalkulu gehiago egin ditu Ethique sur l’Etiquette kolektiboak. Herritar batek Nikeri oinetako pare baten truke pagatzen dizkion 100 eurotik bi baizik ez dira hura fabrikatu duen obreroarentzako. Adidasen kamiseta batek balio ditzakeen 85 euroetan proportzioa are kaxkarragoa da: azpi-kontratak beharginari 60 xentimo ordaindu dizkio. Kontrastean, markek kolpe bakoitzean 25 euro irabazi dituzte.

Soldatetan marka handiek ordaintzen duten zatia txikiagoa da babesletza eta marketinean pagatzen dutena baino, produktu bakoitzeko 3-4 euro inbertitu baitute horretan. Akziodunen etekinen paraleloan handitu dira esponsorizazio aurrekontuak ere. Europako hamar futbol klub nagusien babesletzan 400 milioi euro gastatu zituzten konpainiek 2015ean eta handitzen jarraitzen dute.

Eskulana, alderantziz, gero eta gehiago merkatzeko ahaleginean segitzen dute, produktuaren osaketan ahalik eta zati txikiena eduki dezan. Dinamika hori ez da eten, nahiz eta azken urteotan marka horien lan politikak salatuz kanpaina gogorrak egin zaizkien.

Txina garesti samar bihurtu zaigu

Badira hogei urte argazki deigarri batzuetan azaldu zirela Pakistango umeak lurrean eserita Nike markako baloiak josten. Gero 2000ean Nike bezala Adidas Indonesian azpi-kontrata bidez lanerako haurrak ari zirela erabiltzen zabaldu zen, 15 orduko lan aldien trukean hilabeteko 50 euro baino gutxiago ordainduta. Geroztik, presioaren poderioz, auditoriak eta arau sozialak onartu zituzten multinazionalek.

Baina Basta! eta Alternatives Economiqueseko dosierek erakutsi dutenez, bake sozial asmo horiei gaina hartzen diete berehala elkarren arteko konkurrentzia errukigabearen arauek.

Hamar urtetan Txinako langileen soldata 2,5 biderkatu da, Asiako herrialde bakarra da familia batek bizirauteko behar duen gutxieneko soldatara hurbiltzen: bataz besteko hileroko soldata ia 400 eurotara igo da, bizirauteko gutxienekotzat jotzen den 460etatik hurbil.

Hau, ordea, poztekoa baino kezkatzekoa zaie etekinak eten gabe handitzeko lehian diren multinazionalei. Adidaseko buruak kexu azaldu dira “Txina merkea” bukatzen ari omen delako, eta Nike baitan egindako ikerlan batek ondorioztatu du Txinako soldaten igoera “mehatxu bat dela balio erantsiaren iraupenarentzako”.

Nike bezala Adidas hasi dira ekoizpena Txinatik Vietnamera eta hein txikiagoan Indonesia eta Kanbodiara eramaten, nahiz eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak dioen horietan langileen eskubideak ez direla babesten.

Vietnamen hamar usinatatik bederatzitan langileek ez dauzkate legez dagozkien oporrak. Indonesian hilabeteko gutxieneko soldata 80 eurokoa baldin bada, hiru lantokitatik batean gatxiago pagatzen zaie obreroei; hirutatik bitan legezko lan orduak baino gehiagoz aritu behar dute beharrean.

Soldata duin baten eta herrialdean dauden soldaten mediaren arteko tartea ere esanguratsua da. Kanbodian familia batek hilabetea txukun –ez Euskal Herriko bizi-baldintzetan, prefosta- bizirauteko behar baditu 229 euro, 115 euro irabazten ditu. Indonesian tartea 209 eurotik 102ra doa, eta Vietnamen 247tik 174ra.

Lan baldintzetan kontatu behar dira osasun arriskuak ere, langileek nozitu behar dituzten pozoi toxikoenak tartean. Kirol oinetakoen ezaugarriak gai kimiko kaltegarriak usatuz lortzen dira: eguzkia jasaten duten tinduak, ura eta hezetasuna jasateko PFC perfluorokarburoak, bakteriei aurre egiteko zilar ioiak, eltxoen kontrakoak…  Nikek bezala Adidasek sinatu dute Blue Sign programa, beren hornitzaileen artean gai toxikoak eragozteko, baina ekoizpen katean nork bermatu hainbeste azpi-kontrata egiten ari dena?

Nazioarteko kanpainen azpitik eta gainetik, inork ez du lortu marka handien logika haustea, alegia, publizitate eta babesletzako gastu eta inbertsioak jartzea azpi-kontratetako langileen bizi baldintzen gainetik. Horregatik, Basta!rako artikulua egin duten Germain Lefebvre eta Ivan du Royk esan duten moduan, “Euro 2016rako UEFAk Adidasi eskatu dion baloia Pakistanen ekoiztua izango da, azkeneko Munduko Kopakoa izan zen moduan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Langile bat hil da lan istripuan, Laudion

Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Eguneraketa berriak daude