Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

  • Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).

Zornotzan izandako heriotza bat salatzeko mobilizazioa LAB

2025eko maiatzaren 29an - 13:11
Azken eguneraketa: 15:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazi du istripu hilgarria. Bilboko José María Ugarteburu kalean langile bat hil da teilatu batetik behera erori ostean, bertan lanean ari zela, 10:00ak aldera.

Lau hildako aste honetan, 24 2025ean

Aste asaldagarria izanda lan istripu hilgarrien eremuan Euskal Herrian. Astelehenean langile bat hil zen Andosillan (Nafarroa), zama gainera erorita, eta beste bat Atxondon (Bizkaia), AHTren obretan ari zela pieza bat gainera erori ostean. Asteartean Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos enpresako teilatutik erori eta bertan hil zen azpikontratatutako langile bat.

Aste honetako lau hildakoekin, oro har 24 dira 2025ean gaur arte laneko istripuetan hil diren langileak, LAB sindikatuaren kontaketaren arabera. Iaz 64koa izan zen heriotza kopurua.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.