Beste behin ere prekaritateak gogor jotzen ari da lan zentroetan, lan baldintzak urtetik urtera geroz eta okerragoak bihurtuz.
Maiatzak 26an bi behargin hil dira lan istripuz egun berean. Alde batetik Conprovial enpresako 49 urteko langile bat Arrazolako THA lanetako obretan lanean zegoela enkofrado zati batek harrapatu eta larriki zauritu ostean, gaur hil egin da.
Egun berean, Andosillan beste behargin bat zendu zen kargak harrapatua. Honako honek, Enconfrados Arias azpikontratatutako Industrias Sueskun lan egiten zuen eta 49 urte zituen.
Azkenik, Amurrioko Tubos Reunidos enpresako azpikontrata bateko behargin bat, teilatuan lanean zebilela, altueratik erori eta bertan zendu da.
Ez da prebentzio edo segurtasunean nahikorik inbertitzen, ez zaio arriskuen informazio eta formakuntzari duen garrantzia ematen eta enpresek etekinak lehenezten dituzte langileon segurtasun eta osasunaren aurretik.
ELAk Gogor jarraituko du langileen bizitzaren kontrako egoera prekarioak salatuz eta elkarretaratzeak bultzatuko ditu egoera salatzeko.