Musa hiltzea merezi izan zuen?

Joan Vollmer (1923-1951) Beat belaunaldiko kidea. Joan Vollmer (1923-1951) Beat belaunaldiko kidea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mexiko Hiria, 1951ko irailaren 6a. William S. Burroughs idazleak Joan Vollmer emaztea hil zuen buruan tiroa jota. Burroughsek poliziari emandako lehen bertsioaren arabera, festa batean zeudela bikoteak Gilen Tellena egitea erabaki zuen. Sagarraren ordez edalontzi bete whisky jarri omen zuen emaztearen buru gainean. Baleztaren ordez, berriz, 38 kalibreko errebolberra erabili zuen, eta itua jo beharrean Joanen burua zulatu zuen.

Bikotea aurreko urtean iritsi zen Mexikora, Burroughsek Louisianan betetzeke zeukan kartzela zigorretik ihesi. Ordurako banantzekotan omen ziren. Vollmer anfetaminak uzten ari zen, alkoholaren “laguntzaz”; Burroughs, aldiz, heroinarik ezean, Benzedrina neurriz kanpo hartzen hasi zen; eta biek ala biek gehiegi edan omen zuten gau hartan.

Tiroa hain modu zorigaiztokoan huts egiteagatik hamahiru egunez giltzapean egon ondoren, Burroughsek hasierako bertsioa aldatu zuen Bernabé Jurado abokatuaren gomendioz: errebolberra kargatuta zegoen ala ez egiaztatzen ari zela ustekabean egin omen zuen tiro. Familia aberatseko semea izanik, funtzionarioak, abokatuak, lekukoak eta balistika adituak erosi zituen eta, azkenean, ez zuen beste zigorrik bete behar izan emaztea hiltzeagatik.

Eta gainera, Burroughsen beraren hitzetan, nolabaiteko etekina atera zion gertaerari: “Joanen heriotzarengatik ez balitz sekula idazle ez nintzateekela izango ondorioztatu behar izan dut, tamalez (...) Joanen heriotzak inbaditzailearekin, Espiritu Zatarrarekin, harremanetan jarri ninduen, bizi osoko gatazka batean sartu ninduen, eta handik irteteko aukera bakarra idaztea nuen”, 1953an idatzi eta 1985ean argitaratu zuen Queer nobelaren hitzaurrean jaso zuenez.

Emazteari, ordea, ez zion ezertarako balio izan. Brenda Knightek zera idatzi zuen hari buruz The women of the Beat Generation lanean: “Joan Vollmer Adams Burroughs funtsezkoa izan zen Beat iraultzaren sorreran; izan ere, Beat motorra abiarazi zuen erregaia Joanek ekarri zuen, mezenas zein musa gisa. New Yorken zeukan apartamentua  Beat belaunaldia eratzeko funtsezko rola jokatu zuten hainbat pertsonaren bilgune izan zen; (...) oso azkarra eta filosofian nahiz literaturan aditua, Beat idazle nagusien, Allen [Ginsberg], Jack [Kerouac] eta Billen [Burroughs] adimenari punta atera zion zorroztarria izan zen Joan. Taldeko kide zoliena zen eta haren izaera irmo eta ausartak Beat belaunaldia sentsibilitate berri baterantz bultzatu zuen”.

Leela Ginelle kazetari eta antzerkigilearen hitzetan, 28 urterekin hildako poeta “Burroughsen historiako oin-ohar xelebre bat besterik ez da orain”.


Irakurri gehiago: Literatura Kultura Historia
Literatura kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

2026ko maiatzaren 18
Barra warroak
Ez ordaintzearen prezioa

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.