Pastorala Gotainen

Joan den Aberri Egunean nolabait mila bider amestu, baina jada sekula gauzatuko ez zela uste genuen ametsa bete genuen, Gotainen. “Nolabait” idatzi dut, bere jatorrian, gazte ginelarik, amets paneuskeriko eta herrikoi honek bestelako ertzak eta pleguak edukiko zituelako, neurri batean bederen, erdi-oroitzen naizenez. Denbora joanaren kontua, besterik ez.

Ametsak mendi tontorrak bezalakoak dira. Norbera, heldu delarik, konturatzen da ia ezer ez dela aurretik irudikatu izan duen bezala. Horrek ez du esan nahi okerragoa denik, bestelakoa dela baizik.

Ametsak amets eta irudimenak irudimen, Joxe Migel Bidador. Iruñeko euskaldunak Pastorala eman genuen Aberri Egunez Gotaineko Plazan, ekiaren pean, Bortüko elurra zaindari genuela, Xiru festibalaren 27. edizioa kari. Gogoangarria han aritu ginen denontzat. Zer esanik ez izkiriatzaile apal honentzat: emanaldia finitu genuelarik, Jean Louis Davant bizirik den pastoral idazle handienetakoari (Junes Casenave litaike beste bat) agur egiteko plazera eduki bainuen, non eta haren lumak sortutako Eüskaldünak Iraultzan 23 urte aitzinago eman zen plaza berean, eta geuk ere orduko hartako azken kantua errepikatu genuelarik, gurean.

Nik ez dakit, Mixel Etxekoparek Xiberuko Botzan erran bezala, Bidador Pastorala ahal den izan urteko gertakari inportanteenetako bat, pastoralari dagokionez. Dakidana da hainbat ahots on, hainbat dantzari trebe eta hainbat musikari abil bildu dituela, Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart denen buru, gure adiskide zenari omenaldiaren egiteko, bihotzez, eta geure buruaren eta geure euskalduntasunaren errebindikatzeko, sutsuki.

Jakin badakigu pastorala Zuberokoa eta zuberotarrena dela, eta ez dugu inorekin lehian ari nahi. Badakigu handia izaten dela tradizionearen pisua gure erakustaldietan eta gure kulturan, eta horrenbestez, gure asmoa gaitzetsiko duenik ere izango dela, ausaz. Baina zinez uste dugu, manex hauek, gure ausardia ez doala inoren kaltetan ez inoren aurka, ez bada pastoralaren beraren alde, Bidador maitetasunez eta errespetuz egina den ber. Uste dugu, halaber, zuberotarrek fier izan behar dutela, gainerako euskaldunentzat eredu eta bide den antzerki moldea lantzen, gordetzen eta edertzen jakin dutelako menderik mende.

Eskerrak eman beharrean gara Xiru festibalari, Ihitz Iriarti eta Mixel Etxekopari, eta gogoratu eta ohoratu nahi dugu Dominika Agergarai zenaren izena, Zuberoan euskaraz, lurrari atxikirik baina aldi berean munduari eta Euskal Herriko gainerako probintziei zabal bizi nahi duen belaunaldi baten aitzindari sumatzen ditugunak.

Zubereraren ele goxoa eta kantariaren ikastea duke gure hurrengo erronka. Bitartean, Biba Pastorala! Biba Zuberoa! Biba Nafarroa! Gora Euskal Herria!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude