AEBetako primarioak aldaketa sozialaren sintoma

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Orain 10-15 urte periferia kapitalistetako herrialdeetan hazitako aldaketa olatua iritsi da Mendebaldera. Krisi ekonomikoa baino lehen, borroka postmaterialista nagusitu zen. Eztabaida nagusia bizitza estilo eta jarreren arteko gatazkan kokatzen zen. Sinplifikatuz, hezkuntza maila altuko hiriguneetako kultura liberal-aurrerakoia eta klase tradizionalen kultura kontserbadorearen arteko gatazkaz ari gara. Horrela esplikatzen da Barack Obamak urtean 200.000 dolar baino gehiago irabazten zutenen artean hauteskunde babes handiena lortu izana eta Mitt Roomey hautagai errepublikarrak 50.000 dolarretik behera irabazten zuten langile klase zurikoen artean.

Bi balore multzo horien artean iparramerikar gizarteak nabigatu ahal izan du, burbuila ekonomiko zenbaitek sortu zuten ilusio faltsuak lagunduta. Errealitatea ordea oso bestelakoa izan da, azkeneko 20 urteetan soldatak eros-ahalmena galtzen joan dira etengabe, eta ondorioz, klase arteko distantziak handituz esku gutxi batzuetan kontzentratu da AEBetako aberastasuna. Garai batean Washingtonek horrelako egoerak orekatzen zituen lehengai eta merkatu berriak konkistatuz: aberastasunaren banaketan lanaren partaidetza (ehunekotan) txikitu egiten bazen ere, ekonomiaren tarta handitu egiten zenez termino absolutuetan langileek ez zuten galerarik. Baina periferia kapitalistaren autonomizazio prozesuak arazoak sortu dizkie AEBei bere tarta handitzeko, izan ere, munduko ekonomian kontrola eta kuota galtzen ari da. Parte handian, horrek azaltzen du iparramerikarren jarrera hiperaktiboa eta esku-hartzailea nazioartean, maiz estatu kolpeak eta gerrak bultzatzen ditu-eta.

Politika inperialista trabatzearekin eta burbuila guztiak zulatzearekin, AEBetako barne kontraesanak estutu eta krisiak aurrera egin ahala, oreka guztiak astindu eta zalantzan jarri ditu. Klase haustura, generokoa, belaunaldikoa, geografikoa, kulturala eta arrazakoak indartu dira krisiaren erdian. Inperioaren gainbeheraren zauriak oso sakonak eta agerikoak dira. Orain eztabaida ez da Obama eta Tea Party mugimenduaren artean, orain eztabaida Occupy Wall Street eta eskuineko populismoaren artekoa da.

Obamak “amets amerikarraren” ideia berreskuratzeko beharra aldarrikatu zuen krisitik irteteko. Baina, ezin zuen funtzionatu. Klase ertainaren ezaugarri politiko nagusia da segurtasun sozioekonomikoa izatearen pertzepzioa eta etorkizunari begira bere seme-alabek patrimonioa heredatu eta handituko dutenaren segurtasuna, horregatik, ez dute beharrik ikusten birbanaketaren aldeko borrokan inplikatzeko. Egun aldiz, Bigarren Mundu Gerraren osteko eredu hori hautsi da, eta haustura horren interpretazio eta kudeaketarengatik piztu da borroka, ezkerretik Bernie Sanders, eskumatik Donald Trump, eta maila apalagoan Ted Cruz eta Marco Rubio.

Primarioetan outsiderrak dira protagonista nagusiak. Europako zenbait herrialdeetan bezala, geroz eta zabalduago dago stablishmentaren aurkako jarrera. Jendeak kasta politikoan baino, konfiantza gehiago du alderdietako aparatuetik kanpo dauden politikariengan. Trumpek ideologiarik gabeko klase borrokaren bandera altxatzen du, Sandersek aldiz, finantza munduaren aurkako diskurtsoa astindu eta ezberdintasun sozioekonomikoak eztabaidaren zentroan jarri ditu. Halere, azken horrek ez du erraz izango. Botere faktikoek, demokraten aldean dauden  super-delegatuek (primarioetan hautatzen ez diren alderdikideak, nagusiki Hillary Clintonen aldekoak), gutxiengoen liderrekin Clintonek duen bezero-harremana eta boto erabilgarriak Bernie Sandersen aurka egiten dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Giza adimena

Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


2025-06-11 | June Fernández
Meloi saltzailea
Diktadura

Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua. 

Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude