Kolonbian jaio eta azken hamar urteak Lezon (Gipuzkoa) igarotakoa da Sandra González. Han eta hemen gorputzarekiko ditugun pertzepzio desberdinak kontatu dizkigu bere sentsazioetatik. Erlijioak, kulturak eta klimak, bereziki, interpretazio anitz izatera bultzatu gaituztelakoan. “Finean, denak gara berdinak baina ezin dugu ukatu jendarteak eragina duela gure gorputzengan eta, hortaz, mundua ulertzeko eran”, dio.
“Latinoamerikarrak odol berokoak gara eta Euskal Herriko klimak zuen gorputzak hoztu ditu”. Hala hasi du elkarrizketa Sandrak eskuak altxa eta dantzan hasi den bitartean. Hotza erantzuleetako bat dela sinetsita euskaldunek gorputzekiko dugun ukazioa aipatu du behin eta berriro. Dantza, sexualitatea, harremanak eta abar gorputzetik deskonektatuta bizi ditugula gaineratu du eta hori ez dela auzi pertsonala, kulturala baizik.
Dantza eta musika hizpide, erritmo latinoak aipatu dizkigu Gonzalezek. Euskal Herriko tabernetan gero eta gehiago entzuten dira eta ezaugarri positiboak azaleratu nahi izan dizkigu: “Musika latinoak ikuspegia aldarazten dio pertsonari; dantzan hasteko gogoa piztu eta protagonismoa emanez gorputzari”. Arrazoi beragatik, ordea, begirada eta komentario negatiboak jaso dituela kontatu digu. –“Egiten ari zarena edukazio txarrekoa da”, esan zioten behin.– “Ez dut inoren begirada erakartzeko egiten, aske sentiarazten nauelako baizik. Dantza probokatiboa gerta liteke, baina sentitzen dut; nahi dudalako egiten dut hemen eta orain”, erantzun zion. Horregatik ez dio inoiz dantzatzeari utzi.
Kultura, baina, ez da soilik musika eta dantza. Ezaugarri batzuk komunean dituen jende talde bat bezala ulertzen du Sandrak. Emakume kolonbiar, ausart, aske eta espiritual gisa deskribatzen du bere burua. Ordea, ez erlijioari kasu eginez, gorputzari baizik: “Erlijioak gorputzak inbaditu eta beldurrak besterik ez dizkigu transmititu”. Sexualitatearen tabua, esaterako: “Euskal Herrian sexua ez da lehentasuna eta niretzat normala eta beharrezkoa da. Gertutasuna eta afinitatea sortzen ditu eta garen bezalakoak azaltzeko aukera eman”, dio harrituta.
Bizimoduak duen eraginari heldu dio Gonzalezek. Bizi baldintzek egoera batzuetan kokatu eta horietara moldatzen ditu gorputzak: “Hemen, gatza falta badugu, ziurrenik erostera joango gara. Eta han, bizilagunari eskatuko diogu. Bizitza elkar trukatzen dugu. Elkarrekintzan dago gakoa eta kulturen artean ere horrek aberasten gaitu: bestearen onena hartu eta nirearen onena emateak”.
Eta, orduan, nola ulertzen dugu gorputza? galdetu diogu. “Jendarte guztietan, sentitzen dugunaren harira ez bizitzeko hazten gaituzte. Burua edukiz eta mezuz bete eta izatera behartu, kultura, erlijioa eta hezkuntza bezalako tresnak erabilita. Baina gorputza bakarrik doa, entzun besterik ez dugu egin behar”.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
Gazte batek etxetik atera eta psikologoarenera joateko bizi dituen beldurrak eta barne gatazkak lantzen ditu ‘Barruko dardara’ film laburrak. Maider Arrutik (Errenteria, Gipuzkoa, 2003) sortu du, eta agorafobia nola bizi duen ikusaraztea du helburu. Bere bizipenetan... [+]
Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]
Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]
Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]