Garoñaren aurkako pankarta jarri duten Greenpeaceko 6 kide atxilotu dituzte

  • Greenpeacek protesta egin du Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren Madrileko egoitzan, Garoña berrirekitzearen aurka. Bi pankarta zintzilikatu ditu eraikinean, “Stop nuklearrak” eta “Stop Garoña” mezuekin. Sei kide atxilotu dituztela jakinarazi dute.


2016ko otsailaren 17an - 12:31
Lau pertsona zintzilikatu dira eraikinean. (Arg: Greenpeace)

Erakundeak bere blogean salatu du zentral nuklearra berriz ere martxan jarri nahi duela PPren Jarduneko Gobernuak.

“Segurtasun Nuklearreko Kontseilua zentralaren aldeko txosten bat sortzeko ahaleginean dabil”. Greenpeacek azaldu du Garoñaren auzia ez dagoela amaituta. “Teknologia zaharkitu eta arriskutsu batekin ari dira jolasean, interes politiko eta ekonomikoak bultzaturik”.

Asteazkeneko ekimenaren bidez, “enpresen eta norbanakoen interesen alde aritu beharrean, segurtasun nuklearra bermatzeko lanean jardungo duen CSN independente bat” exijitu nahi izan du talde ekologistak. Salatu dute CSNk “entzungor" diharduela Kongresuaren gehiengoak iritzitakoaren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude