Hedabideek ikerketa bat zabaldu dute: 1975 eta 1979 urteen artean jaiotako emakumeen ia herenak ez du seme-alabarik izango. El País egunkariak, “gehiegi itxaroteagatik” amak izango ez diren emakumeen “drama” kontatu du. Adituen esanetan –gehienak gizonezkoak–, arrazoietako bat prekarietatea da, beste bat bikote harreman egonkorra “beranduegi” topatzea. Gizonezko aditu horiek diotenez, emakumeen “ugalketa ametsak” betetzeko baliabideak jarri behar dira, esaterako, doako haurtzaindegiak. Espainiko Estatua amatasuna gehien atzeratzen duen Europako herrialdea omen da, kontziliazio politika egokien faltarengatik. Espainiako Ugalkortasunaren Elkarteko kide batek, Isidoro Brunak, beste arrazoi bat eman du: emakumeon kontzientzia falta. Hau da, ez dugu kontuan hartzen gure “erreserba obarikoa” agortzen ari dela, uste dugu, Anne Igartiburu bezala, 45 urterekin haurdun geratu ahal izango garela. Tuntunak eta arduragabeak gara, alegia.
Gizonezko adituek diotenez, nire adineko emakumeok erne egon behar dugu, ezin dugu erlojuaren tiki-taka ahaztu. Ahaztu? Posible al da ahaztea? Ugalketa kliniken publizitatea nonnahi dago; hedabideek krisi demografikoari buruz etengabe dihardute, eta familian "luzaro barik pasako zaizu sasoia" bezalakoak entzun behar ditugu. Beno, lesbianak bagara
Gai honi buruz beste hedabideetan topatu ditudan erreportajetan ere emakumeen sufrimendua eta frustrazioa dira nagusi. Amatasunaz, ez aitatasunaz, hitz egiten dute beti. Bikoteak aipatzen dira –denak gizonezkoak–, argazkietan ere agertzen dira, baina ez da euren testigantza jasotzen eta ez da mundura umerik ekarriko ez duten gizonen portzentajea zehazten. Ama ez izatearen erabakia gozatzen duten emakume gutxi agertzen dira, eta seme-alabak izateaz damutu den amarik ez dago, noski.
Gizonezko adituek diotenez, nire adineko emakumeok erne egon behar dugu, ezin dugu erlojuaren tiki-taka ahaztu. Ahaztu? Posible al da ahaztea? Ugalketa kliniken publizitatea nonahi dago; hedabideek krisi demografikoari buruz etengabe dihardute, eta familian “luzaro barik pasako zaizu sasoia” bezalakoak entzun behar ditugu. Beno, lesbianak bagara.
Abortatzeko eskubidearen borroka irabazi dugu baina gizarte patriarkalak gure uteroak kontrolatzeko tresna gehiago ditu. Esaterako, “gehiegi itxaroten” badugu, zoritxarrekoak izango garenaren mehatxua.
Bitartean, nire inguruan, askok argi daukate seme-alabak nahi dituztela; askok argi daukate ez dituztela nahi. Beste batzuek ama izateko erabakia ezinegonez bizi dugu: zalantza, oztopo, presio eta beldur mordorekin. Baina, erabaki hori hartzeko orduan gure amak eta gure amamak baino libreagoak gara. Umerik ez izatea aukera bat dela dakigu. Familia nuklear erradioaktiboa apurtzeko aukera ere badaukagu. Senarrik gabe, gure emakumezko bikotearekin edota polimaitasun ereduak probatuz familiak sortu ditzakegu. Hori bai: Espainiako Gobernuaren diskriminazio politikarekin topo egingo dugu.
“Tribuan”, komunitatean, hezteko ereduari buruz berriro ere asko hitz egiten da, baina normalean amak direnen artean batez ere. Amatasunaren “ametsa” –nik “agintea” esango nuke– bete ez duten emakumeen testigantzak irakurtzean burutapen bat izan nuen: haur bat “izatearen” behar hori kapitalismoak sortutakoa da. Familia nuklearra eredu indibidualista dela, jabetza pribatuarekin lotutakoa. Egon badaude seme-alabak izan ez dituzten pertsonak, baina horiek haurrak –ilobak edota lagunen seme-alabak, besteak beste– hezten laguntzen dute. Familia eredu komunitario baten aldeko apustua egingo bagenu, seme-alabak izateko aukera ez dutenek agian ez lukete porrot sentimendu hori sentituko, tribuan bere papera izango luketelako. Hasteko, beldurrak astintzeko eta erlojuak birrintzeko, irribarre bat jar dezagun “katuen atso zoroaren” irudian. n
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]