Azaroak 25, emakumeonganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna. Hitzez, argazkiz, deklarazio instituzionalez, kartelez, txapez, puntu morez, izenez, zenbakiz... betetzen zaizkigu kaleak egunaren jiran. Eta gero? Isiltasuna. Hildako bat dagoenean edo eraso “larriren” bat gertatzen denean soilik apurtzen den isiltasuna.
Baina indarkeria sexista pairatzen dugun gorputzok nahikoa dela aldarrikatu dugu behin baino gehiagotan, eta horretarako kalera atera gara, performanceak egin ditugu, biluztu gara eta jantzi. Jantzi ditugu pelukak eta buru-berokiak. Hildako emakumeak irudikatu ditugu lurrean, edo eltzeak hartuta soinua ateratzen ibili gara. Eskoletara joan gara hezkidetza ikastaroak ematera, maitasun erromantikoa behatzez seinalatu dugu eta gure buruak aztertzen eta lantzen aritu gara, batzuetan negarrez eta besteetan barrez (bai... zenbat barre egin dugun barruan dugun Pantoja ateratzerakoan). Milaka modutan egin diogu aurre matxismoari, milaka modutan heltzen delako gure bizitzetara.
Baina gurea al da aldaketaren ardura? Erasotzen gaituztenoi dagokigu gizartea mugiaraztea? Ardurak konpartitu eta banatzen hasteko garaia da. Hitzetatik ekintzetara pasa gaitezen, bada garaia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]
Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.
Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]