Oilo jendearen gazta

Ziabelar horia, Galium verum.
Ziabelar horia, Galium verum.

Galium aparine ziabelar latzaren lehengusina bat, ziabelar horia, Galium verum, esnearen gatzagi modura erabili izan omen da. Gazteleraz cuajaleche eta hierba cuajadera, katalanez quallalet, galegoz callaleite eta herba coalleira, frantsesez caille-lait... Esnea gatzatu edo mamitzeko lanari lotutako landarea dela asmatzea ez da zaila. Itxuraz, haren loreak ibiltzen ziren horretarako. 

Landare genero horren izenak ere nahikoa badio: galium. Grezierazko gala hitzak esnea adierazten du. Espeziearen izenak, verum, latinez “benetako” esan nahi du. Beraz, esnea gatzatzeko benetako belarra izango da. 

Euskaraz “ziabelarra” deitzen diogu. Guk etxean ziyatu ahoskatzen dugun hitza ikasi genuen olioa hotzarekin loditu eta gogortu dela esateko; zihotu, alegia. Hortik ote datorkio ziabelar izena? Bai noski. 

Koloreztatzaile ezaguna da: ilea larutzeko gaia izan da, han eta hemen. Ingalaterran, Galesko mugan dagoen Gloucestershiren egiten duten Double Gloucester gazta ezagunari bere kolore bereizgarria emateko erabiltzen da ziabelar horia. 

Gaztagintzan lan horri lotuagoa egon daiteke, benetako zihotzeari edo gatzatzeari baino. Itxuraz, esnea gatzatzeko entzima edo osagairik ez du, mito soila omen da. Ziriari zotza sartzeko, zenbaitek dio ukuiluaren aldamenean belarra egote soila nahikoa dela esnea jetzi orduko gatzatzeko. 

Kolore, usain eta dasta gustagarri goxoak eransten dizkiola, bai, jakina da. Horrexegatik erabiliko da gaztagintzan...

Galium izenari beste jatorririk ematen dionik ere bada: gallus latinoa. Oilarra, alegia. Ziabelarraren hostoaren formak erraz dakar gogora oilo jendearen hanka. Itxuratik itxurara. 


ASTEKARIA
2015eko urriaren 25a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-26 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude