Lagunaren omenez, Iruñeko euskaldunen gorazarrez

  • “Inork merezi badu pastoral bat Iruñean, Joxemi da”. Esaldiak denbora zeraman Joxemiel Bidador zenaren lagunen buruetan. Aurten gorpuztu da. Urriaren 10ean idazle eta ikerlariaren omenez zuberotar estiloan egingo den herri antzerkiak Hiri Buruzagiko euskaldun guztiei ere egin nahi die gorazarre.

Joxemiel Bidador idazle, ikerlari eta dantzaria, San Lorenzoko danzanteen arropekin jantzirik.
Joxemiel Bidador idazle, ikerlari eta dantzaria, San Lorenzoko danzanteen arropekin jantzirik.Patxi Larrionek utzia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxa onean doaz Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastoralaren prestakuntzak. Urriaren 10eko 17:00etan eguraldia lagun Iruñeko Burgoen plazan ikusi ahalko den emanaldia baino astebete lehenago egin dugu solas Patxi Larrionekin, eta azaldu digunez, pastoralaren liburuxkak estreinaldirako agortuta egongo direla aurreikusten dute –horien salmenta izango da ikuskizuna finantzatzeko bide nagusia–. Bidadorren laguna zen Larrion, egitasmo honetan parte hartu duten beste asko bezala, eta bere esanetan aspaldiko asmo bati forma eman diote ikuskizunaren bidez. 

“Hau berez, ia Joxemi hil baino lehen sortu zen” dio, 2010eko otsailaren 26a gogora ekarriz. Ostiral beltza Nafarroako euskal kulturarentzat: Mañuetako idazle eta ikertzaileak buruko isuria izan zuen eta larri zegoen. Lur jota zeuden lagunak gerta zitekeenaren beldurrez, eta batzuk elkartu egin ziren barrenak husteko, goizeko hiruak arte luzatu zen solasaldian. Bidadorren Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra liburua izan zuten eskuetan. Zer edo zer egin beharra zegoen, liburu haren egileak merezi zuen aitortza berezia.

Hurrengo asteartean hil zen Bidador, otsailaren 2an. Aste berean Artikako kultur etxea haren lagunez bete zuen omenaldi zibil batek. “Hartan parte hartu genuen gehienok parte hartzen dugu pastoralean ere, arizale edo laguntzaile gisa”. 

Pertsona polifazetikoa nola taularatu

Urteotan beste omenaldi batzuk ere egin zaizkio Bidadorri, baina honek baditu zenbait berezitasun: Iruñean inoiz ekoiztu den lehenbiziko pastorala da eta 2014ko Gerezien denboraren atzetik, Zuberoatik kanpo egiten den bigarrena. 

Beste ezohiko pastoral batek izan du eraginik gaur mintzagai duguna abian jartzerako orduan: Ederlezi, Mixel Etxekoparrek idatzi eta Nicole Lougarotek zuzendu zuen euskal ijitoei buruzko ikuskizuna Iruñean eskaini zuten iaz, Duguna dantza taldeak, Zaldiko Maldikok, Euskaldunon Biltokik eta Karrikirik antolatuta. Eta amaitu ondorengo afaritan, Bidadorren lagunen berriketa berriz iritsi zen omenaldiaren gaira. Oraingoan bai, formatua ere argi zegoen: “2014ko udarako Jon Alonsok idatzia zuen zirriborroa”, dio Larrionek.

Prosan zailduagoa dagoen idazle batentzat pastoral bat idaztea zer den galdetu diogu Alonsori, baina badirudi gustuko tokian aldaparik ez duela aurkitu: “Zortziko bertsoak dira eta pareetan errima daukate, hartara jarriz gero egin egiten duzu”, esplikatu du. “Beste pastoral batzuetako testuak ikusi ditut eta, adibidez, aitzin pheredikiko lehen bertseta hitzez hitz hartu dut beste obra batetik. Horrelako keinuak badaude: kopla modukoak direnez gero, Arestiren bat ere sartu dut”.

Testuaren beste zailtasuna, Bidadorren aurpegi ugariak erakustea. Idazlea, filologoa, ikertzailea, dantzaria, irakaslea, euskaltzalea, Baternaingo alkatea, bi alabaren aita... Bizi izan zen 39 urteetan nekaezina izan zen, hain ibilbide oparoa bi ordu inguruko lan batean jasotzea ia ezinezkoa da. Eta Bidadorren heriotza memorian hurbil egonda, egokitzapenak ere egin dituzte. “Pastoraletan sujeta aspaldiko pertsonaia izaten da eta norbaitek antzezten du. Guk ez genuen nahi norbaitek Joxemiren papera jokatzerik, arrisku handia zegoen, bai ikuslearentzat, baita hori egingo zuen antzezlearentzat ere; konpromiso handiegiko lana izango zen. Azken finean, duela bost urte baino ez zen gertatu Joxemirena”. 

Zuzenean antzeztu ordez, narratzaile bat edukiko du pastoralak, aldizkari honetako Pertsonaia atalean Reyes Ilintxetak elkarrizketatu duen Mintxo Garaikoetxea. Beraren bitartez, zeharka kontatuko dira Bidadorren askotariko alderdiak. “Gauza batzuk kanpoan geratu dira hala ere. Batez ere sortzaile, literatur kritikari eta dantzari lanek ematen diote haria”.

Ezohiko pastorala

Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart arduratu dira obraren zuzendaritza artistikoaz eta hasieratik ikusi zuten ez zuela zentzu handirik Zuberoako pastoral bat bere horretan Iruñean egiteak. Baina, era berean, antzezlan mota honek baditu istorio-kontatzeko ezaugarri interesgarriak, diziplina artistikoak uztartzeko aukera adibidez. Oinarri-oinarrizko elementuak hartu dituzte urriaren 10eko ikuskizunerako beraz, Ibañezek azaldu duenez. “Bi talde antagonikoren artean gertatzen den istorioa, koblaka, eta tartekatuz kantua, antzerkia, dantza eta musika: hori dago gure pastoral honen funtsean”. 

Zintzoen eta gaiztoen mundu dualista aurkeztuko zaigu, hori bai, normalean egin ohi denaren guztiz kontrara. “Pastoraletan khirixtiak izaten dira onak eta türkak gaiztoak. Gure kasuan, Nafarroan orain arte agintean egon direnak oso kristauak omen direnez [barre egin du], erabaki genuen gaiztoak kristauak izanen zirela; eta euskaldunok berriz, türkak”. Beste zenbait “lege” ere hautsi dituzte, adibidez, agertokian sartzeko eta ateratzeko modu batzuk; edo artzainak eta aingeruak derrigorrez agertu beharra. Kontatzen den istorioa Hiri Buruzagiko euskaldunen imaginariora egokitzeko asmoz hartu dituzte erabakiok. “Batzuentzat agian sakrilegioa izango da, baina istorio honek ez du halakoen beharrik, eta beraz ez ditugu sartu”.

Dantzei dagokienez, neurri berdinean berrikuntzak eta pastoraletan ohikoak direnak: satan dantzak, adibidez, Zuberoako maneran plazaratuko dituzte, “berdin-berdin”. Baina horiez gain, Bidador San Lorenzoko danzanteetan ibili zenez, haiek ere gonbidatu dituzte jelkhaldi batean. Eta Tuterako erraldoiak ere bai: “Bals bat dantzatuko dute, bere garaian Tuterako gaiteroek Joxemieli eskaini ziotena”.

Iruñeko euskaldunei gorazarre, aldaketa giroan

Lau kantuk osatzen dute pastoralaren alderdi musikala. Jean-Louis Davanten hitzak ditu batek eta Mixel Etxekoparren doinua; propio sortu du Etxekoparrek beste bat, hitz eta doinu, eta gari koloreko Euskal Herriaren bindikazioa dela diote entzun ahal izan dutenek; proiektu honen bultzatzaile nagusienen artean dagoen Kike Diez de Ultzurrunen letra bati Ermuako doinua erantsi diote hirugarren piezarako; eta Etxamendi eta Larralderen Otsagabian jotari hitz berriak jarri dizkio Fernando Reyk laugarren abestian.

Parte hartzaile askoren laguntzarekin lortuko dute pastorala estreinatzea. Eta badirudi partaideek beren burua ispiluaren aurrean ere jarriko dutela, ikuskizunaren tituluan bertan igartzen baita Bidadorrez gain, urtetan Iruñeko euskalgintzan aritu diren lagunak ere omendu nahi dituztela. Haiei esker gertatzen ari da Nafarroako “beste” aldaketa, erakundeetan agitu denarekin lehiatu dezakeena, titularretan ez bada, bai behintzat eguneroko bizitzan eta, zalantzarik gabe, ikuskizun honen prozesuan. “Ehun lagun inguru aritu gara honetan, eta denak gara euskaldunak”, azaldu du Larrionek; baita puntualizatu ere: “Ez arizale eta musikariak bakarrik, zurgina, igeltseroa eta abar ere bai”. Hasi eta buka euskaraz, duela zenbait urte ezinezkoa zena gertatzen ari da. 

Bidadorrek Mariano Mendigatxa bidankoztarraren sindromeaz idatzitako poema etortzen da gogora hori ikusirik: ez mohikano, ez azken euskaldun. Mendigatxak eta Iruñeko euskaldunak ardo bat eskatzen du. Edo bi, gonbidatuko lukeenak konpainia ona eskainiko balio. Urriaren 10ean izango da horrelako tratuetarako aukerarik. 

Pastoral mañueteroa

Mañueta karrikan gurasoek zeukaten dendan makina bat ordu egina zen Bidador. Bere omenezko pastoralak ere hartu du inguru horretako kutsua. Izan ere, bada Iruñean aspalditik erabiltzen den espresio bat, “mañuetero”, karrika horretako frontoiko apustu-giroarekin zerikusia duena. “Mañueteroa” jokalari tranpatia izan zitekeen; garaiaren arabera, azeria, pertsona bizia ere bai. Pastorala ere “mañueteroa” izango dela aurreratu dute. Bihurria alegia, baina Mañuetakoak bakarrik izan daitezkeen eran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Eguneraketa berriak daude