OME, 10 urte ospitaleetan esku higienea sustatzen

Ospitalean dauden ehun gaixotatik zazpik infekzio bat hartzen dute mikroorganismoen transmisioagatik, ospitaleko langileek beren eskuekin ukitu ondoren. Zifra hori beldurgarria iruditzen bazaigu ere, kontuak ez dira hor amaitzen: infektatutakoen portzentajea %30era irits daiteke medikuntza intentsiboetako unitateetan egoerarik kritikoenean dauden gaixoengan.

Duela hamar urtetik hona, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) gai horri buruzko kanpaina egiten du urtero, Arreta garbia, arreta seguruagoa programaren barruan. Kanpainaren erdigunea Eskuetako Higienearen Munduko Eguna izaten da, maiatzaren  5ean. Aurtengo leloa Save lives: clean your hands (Babestu bizitzak: garbitu itzazu eskuak) izan da.

Kanpainaren hamargarren urteurrena bete den honetan,  eskuak garbitzeak osasunaren eremuan daukan garrantzia azaltzen duten hamar arrazoi nagusiak gogorarazi ditu OMEk. Horien artean nabarmendu behar da milioika bizitza salbatu direla keinu sinple horri esker; osasun-sistemen segurtasuna azpimarratzen duen kalitate-adierazlea dela; eskuen higiene egokiak infekzioak saihets ditzakeela, eta gaixoen osasunari eta osasun-arretako langileei eragindako kalteak prebenitzeko kostua hamar dolarren azpitik dagoela.

Erronka politiko eta soziala    

Egia da osasun arazoak, esate baterako arreta sanitarioari lotutako infekzioak –ASLI akronimoarekin ezagutzen direnak–, ez direla hain erraz azaleratzen, baina gertatu gertatzen dira, eta horregatik konpondu beharreko erronka politiko eta sozialtzat jotzen ditu Osasunaren Munduko Erakundeak. Dena den, beste hainbat kasutan gerta daitekeenaren alderantziz, ez da beti diru-kontua, teknologiarik eraginkorrenak oso merkeak baitira sarritan: horrela, alkoholarekin eratutako disoluzio desinfektatzaileak ASLIak eta horrekin batera baita milioika heriotza ere prebeni ditzake urtero. Gezurra badirudi ere, botilaren kostua hiru dolarrekoa besterik ez da.
“Osasun-langileen laneko fluxuan eskuetako higienerako une edo momentu espezifikoak txertatzeak minuturo, orduro, egunero gauzak behar bezala egitea errazten du”, OMEren arabera. Baina horrekin batera, infekzioen prebentzioa da osasun-sistemen indar-gune nagusietakoa. Eskuen higieneak izan behar du beti gaixoari osasun-eremuan egindako esku-hartze guztien oinarria, dela pazienteari gailu mediko inbaditzaile bat ezartzea –pauso-markagailu bat edo belarri barruko inplante bat–, dela zauri kirurgiko bat garbitzea, dela injekzio bat jartzea bezain sinplea dirudien ekintza.

OME erakundeak esku-higienearen inguruan martxan jarri duen kanpaina sare sozialetan ere ari da zabaltzen, #handhygiene traolaren bidez. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-06-12 | Ane Labaka Mayoz
Euskaraz jaio

Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]


Lekeitioko SOS mugimendua
“Gure osasuna ezin da erabaki politikoen menpe egon, zerbitzu duinak behar ditugu herrian”

Ginekologia zerbitzuarekin gertatu den moduan, Lekeition pediatria zerbitzua kolokan ikusi du herritar talde batek, eta berandu baino lehen, osasun zerbitzu duinak izateko aldarria atera dute kalera. Sortu berria den Lekeitioko SOS mugimenduaren sustatzaile dira Marina Entziondo... [+]


Osakidetzaren irtenbide bakarra lanaldia luzatzea dela kritikatu dute ELA, LAB eta CCOOk

Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.


Sufrimendu psikosoziala pairatzen duten pertsonen kontrako “tortura” amaitzeko eskatu dute Iruñean
Manifestazioa egin dute Iruñean Nafarroako Mejorana elkarteak antolatuta, sufrimendu psikosoziala jasaten duten pertsonak ikustarazteko, beren eskubideak aldarrikatzeko, eta estigmarekin apurtzeko.

 


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Eguneraketa berriak daude