Indarrean dator berriro sega. Betiko dailu zaharra, kodaina. Ez bakarrik itxura ekologista cool bat ematen duelako. Asko ohartu dira belarra ebakitzeko, pentze handietan irabazten dion segamakina handiaz landa, eskuzko lanabes zaharrak ez daukala konkurrentziarik. Sinplea da, merkea, isila eta… eraginkorra.
Astialdietan baratzezaina den lagun kaletar bat, gorpuzkeraz zein sasoiz batere Olasagasti ez dena, 2013ko larunbat goiz batez errezelatu zen aitaginarrebak lagatako sega zaharra hobeto zihoakiola emazteak erositako desbrozadora berri-berria baino: froga egiteagatik hasirik belar sail handiagoa moztu zuen batere zaratarik gabe, gasolina erre kiratsik gabe… eta, harrigarria, gehiegi nekatu gabe, aitzurrean arituta baino askoz gutxiago. Mundu osoko jende askok frogatua du gauza bera. Horregatik dator modan sega.
Tresna zahar xumea da sega, dailua eta kodaina ere deitua. Izen guztiak euskarak auzokoei hartu dizkie, lanabesa ere inportatua baita. Diote adituek gaur Turkia den eremuetan bizi zen Eszita herriak sortu zuela. Kasualitatea ez da izango ingelesez jende horiek eta tresnak izen bera eramatea: Scythe. Erromatarrek berenganatu zuten. Europan X. mendetik aurrera zabaldu zela dirudi. Aurretik igitaiak egiten zituen lanak burutzeko.
Ondo begiratuz gero, dailua igitai handi bat da. Mende luzez aziendentzako belarra mozteko usatua, garia eta garagarra uztatzeko bezala. Igitai handi eta konplexuagoa: burdinazko ahoaz gain dauzka kirtena, eskuentzako helduleku bat edo bi eta ahoa kirtenari lotzeko metalezko uztaia eta xafla txiki bat. Lana ere ezberdin egiten da igitaiarekin eta segarekin.
Dantzan aritu behar duzu segan: bi zangoak zabalik eta belaunen gainean bermaturik, aurrean duzun belar-koska xerratan bezala ebaki behar duzu bi eskuetan lurzorua doi-doi ukitzen duela darabilzun burdinazko xaflarekin, besoen eta gerriaren mugimendua baliatuz… Ikasi egin behar da. Hasieran segaren muturra lurrean sartuko zaizu, edo ebakitzeko xerra handiegi markatu duzulako trabatuko, pittin bat kostatuko zaizu eroso aritzeko neurri egokiko maila hartzen, edo zelaian bizarrak geratuko zaizkizu gero beste kolpez moztu beharko dituzunak. “Segan ari haiz, ez aitzurrean” entzungo diozu erakustaileari.
Patxada bat eskatuko dizu segak, belazea pazientziaz mailaka eta xerraka moztu behar duzulako. Baina pixkanaka erritmo batean sartuko zara, fite aurkituko dituzu sega-kolpeei egokituko zaizkien doinuak. Ohartzerako, segaren erritmoarekin batera inguruko hotsen jabe ere egin zara, basoko okila edo haizearen aldaketa sentitu dituzu, edo ingurutik pasatzen den autobia, belazea lurrintzen duten usainak ere bai. Gasolinazko motosegarekin zigorra den malda bera dailuarekin gerta daiteke estresa baretzeko lasaigarri. Aurkituko dituzu segan jardutea Zen ariketarekin parekatzen dutenak. Segaren mistika.
Oro dauka iraunkor segak. Oro apal: prezio, teknologia, gastu, kutsadura. 100 euro ingurutan eros daitekeen segak mantenua merkea du. Aho hilgarria duen xafla zorroztu sarritan, segaldia etenez arnasa hartzeko. Arraitzaren hotsak ere badu bere zera. Eta usatuaren poderioz burdina loditu zaionean, pikatu egin behar da; onena lehen bezala mailu eta ingudez egitea omen den arren, gaur askok prentsa berezi batez egiten dute. Gainerakoan, ez gasolina, ez olio, ez mekaniko, ez bujia… Urte luzeko bizia du segak.
Teknologia apaleko tresna izanik baditu bere martingalak. Dailua hobeto edo traketsago dantzatu aldea dago, prefosta. Ongi arraiztea, zorroztea alegia, hori ere funtsezkoa, eta ahoa kamustu zaionean pikatzea, mailuz jotzea. Lanabesa segariaren edo erabili beharreko eremuaren arabera diseinatzea ere bai. Diseinatu? Gakoa segak kirtenarekin bat egiten duen tarte horretan datza.
Gipuzkoako Asteasun Florentino Maioz ezaguna da neurrira prestatutako segak nahi dituztenen artean. Harengana jotzen omen dute herri kiroletan dabiltzan askok. Segaren burdina bera komertzioetan erositakoa da. Maiozek tresnaren ipurdi edo opo aldea goritu eta manipulatuko du, segariaren gerriera eta egin beharreko lanera egokitzeko. Ez da berdin lan egiten zelai ordokietan eta malda gogorretan, batek zutikago nahi du, besteak kolpe bakoitzean maila zabalagoa harrapatu, urliak indar gutxiago eginez aritu nahi du, hau apusturako lanabes efikazaren bila dabil, beste hura bere bizkar zahartuari egokitutakoaren bila.
Asteasuko segagileak aitona izan zuen segalari famatua, Florentino Maioz hura ere, badu sarrera entziklopedietan. 2015ean biloba arotzak tresnak prantatzen ditu besterentzako. Berak egiten ditu kirtenak etxeko lizarrez. Burdinazko pieza txikiak forjari lagun batek. Sega-ahoak, aldiz, Austriatik ekarriak dira.
Gurean famatuak izan omen ziren Bellota markakoak, Patricio Echeverriarenean Legazpian eginak. Fini, bai marka eta bai ‘euskal sega’, esateko modu bat da, orain etortzen direnak baino aho zabalagoa zuena. Oraindik ere ba omen dira segalariak haiek atxikitzen dituztenak, norgehiagokatarako altxor moduan, gure belarretarako egokiagoak direlakoan. Florentinok dio ez duela lortu Austrian berak nahi bezala kopiatzea hemengo ereduak. Ez aipatu hemen Txinatik ekarritako kopiarik.
Ekologi gaietan ezaguna den Paul Kingsnorth britainiarrak idatzi du segaren aldean desbrozadorak dena duela kalteko. Moto baten arrabotsa, kea eta kiratsa, erregai fosilen egarri beti, arriskutsuagoa, saila ebakitzen ez azkarragoa, lanerako gogaikarriagoa... Orduan, zergatik gailendu zaio traste nardagarri hori?
“Ez motosegak hobeak direlako, baizik eta teknologiarekiko gure jarrerak horretara garamatzalako. Kontua ez da eraginkortasuna, erlijioa baizik: konplexutasunaren erlijioa. Progresoaren mitoak makinaren itxura hartu du. Plastikoak hobea dirudi zurak baino. Asko mugitzen direnak geldoak baino. Burrunbatsuak hobe isilak baino. Konplikatuak hobe sinpleak baino. Berria hobe zaharra baino. Gu ohartu ala ez, hori da erosten duguna”.
Baina sasi garbitzeko makina isilik ez baitute oraindik asmatu, gero eta jende gehiago ari da itzultzen betiko segara. Alde batera utzirik herri kiroletako parafernaliak, segan ikasten hasi dira baratzegintzan hasi diren kaletarrak, gurasoengandik heredatutako lursailen bat garbi mantendu nahi dutenak, baita herri-lanetan ari diren enplegatu publikoak ere Europako zenbait udalerritan.
Euskal Herrira ere iritsiko da albistea. Bizikleta hiri moderno batentzako aurrerapena izan zitekeela erakutsi zen moduan, noizbait ohartuko gara Honda eta Stihl sega motordunena ere moda kontua izan dela. Teknologia konplexuzko eta gastu handiko tresnak mitifikatzearen ondorio agian pasakorra.
Sega emakumeen baztertzaile? Britainia Handian bederen hala gertatu zela dio Simon Fairliek “Notes on the History of the Scythe and its Manufacture” artikuluan. XVIII. mendea arte gari, garagar eta bestelako laboreak igitaiz ebakitzen ziren: esku batez eutsi, bestearekin ebaki, biekin sortatxoa osatu eta aurrera. Igitaiez gizonekin buruz buru lehiatzen omen zuten emakumeek. Alegia, gizonak bezain gai zirela lurjabeen soroetan jornala irabazteko. Sega sartu zutenean, guk ezagutzen dugunaren bi halako pisua duen dailu ingeles zamatsua gainera, gizonak geratu ziren segalari emakumeak paga merkeagoko gradura jaitsiz, bilketa lanetarako. Muturreko bat gehiago emazteen autonomiari. Perfekturik ez dago ezer, ezta sega ere.
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]
Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa.
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]