Egonarria Lurramatik zuzenean: ‘Bihar ere laborari’

  • Egonarriaren saio berezia eskaini dugu zuzenean Lurramatik, Eli Pagola eta Mattin Jauregik gidatuta, eta Kanalduderekin elkarlanean. Miarritzeko Irati erakustazokan egiten ari dira laborantza herrikoiaren azokaren 20. edizioa, 'Bihar ere laborari' lelopean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 8an - 11:55
Azken eguneraketa: 18:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 7tik 9ra bitartean ehunka herritar eta laborari batu dira Euskal Herriko Laborantza Ganberak antolatutako Lurrama azokan. Bertan lantzen ari diren gaiei buruz hitz egingo dugu saio honetan: laborantza herrikoiaren bestaren beharra, sor-markek betetzen duten ezinbesteko funtzioa, erreleboari buruzko gogoetak eta esperientziak, laborarien lan-baldintzak...

Gonbidatu ugari ditugu oraingo honetan: Julene Etxeberri eta Delia Delanne Lurramako antolatzaileak, Felipe Maitia Lagunak elkarteko kidea, Ximun Bergouignan eta Panpi Olaizola sor-marketatik, eta Kleina Sallaberri, Ainiza-Monjolosen instalatu berri den laboraria, besteak beste.


Lurrama kanalean gehiago
2024ko azaroaren 8
Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
"Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...