Iruñea besterik

  • Aingeru Epaltza

    Sasiak ere begiak baditik

    Elkar, 1986

Bada, iruindar maiteok, Asiron alkate izendatu izana baino amesgaizto gaitzagorik: adibidez, Pedro Mari Arrieta baztandarrak Hiri Buruzagian bizi izan zuena, pastiza deskubritu ziotelarik. Ordura arte, aldiz, kalma. Karanbola bitxi xamar batengatik: tropa karlistetan soldadu soil, teniente ospedun izatera pasa zen, bataila baten ondotik, liberalekin. Hau, orduan, Iruñea, zer bilakatu zitzaion: “Don Kaxildok bere predikuetan aipatzen zigun Jerusalem eta Babiloniaren pareko zen ikusitako oro”. Dena berri, dena zoragarri, dena gogo-izpirituarentzako laketgarri. Eta gorputzarentzako, Urrezko Eskalapoina izeneko kantinara egindako bisitak kasurako. Nor harrituko da gero: “Ez dut leku zoragarriagorik ezagutu Iruñea besterik”.
 
Baina ez da ehun urte irauten duen zorionik –ez eta, zorionez, errejimen foral ustelik–. “Ederra zen, bai alafede, Torres tenientea izatea!”. Harrapatu egingo dute, ordea, karanbola bitxi hartan atzean utzitako diru moltsa kozkorragatik: “Ez zekiat oraindik zer haizen, zorte oneko ergel bat ala egundo baino zakurragoa”. Eta izango zuen akaso Arrietak arbaso kanidorik, lortzen baitu berriz eskapo egitea, kasu honetan Euskal Herriko hiriburu historikoa omen denetik. “Antzerki txar batetako komeriante txirtxila senditzen nintzen une hartan”.
 
Bertan kontatzen zaizkigun pasarteak lehen karlistadako bukaerari dagozkion arren –hala diosku irakurlearentzako zenbait argibide dakartzan sarrera modukoak–, liburu osoa zeharkatzen du umore lerro benetan irringarri batek. Adibide ugari ekar liteke, baina, barre ederra atera zidan esaterako, hasiera partean, Zumalakarregi hiru urtean hila dela, “Don Tomas Zumalakarregi, izan bedi gure nagusiko!” oihu egiten duenean Arrietak, auskalo zer jeneral berri agertzen zaienean parean. Haatik ere, kontakizunak badu hausnar sakonagorik, adibidez, gerrari buruzkoak, karlistak noski, susmoa dut ez bakarrik: “Hamabortz urte antsu zeramaat alde batetik bertzera iraultza delako baten alde”, edota “gerlaren akaberan etxera ailegatzen haiz (…) zorte ona izanez gero, atera hintzen bezain osorik, baina baita atera bezain esku huts ere”. Konpletoa iruditu zait eleberria oso, Aingeru Epaltza artean gaztetxo baten lehena izateko.
 
1985. urteko Iruñeko Udalaren literatur sari, noizbait desagertu zen golardo hori, auskalo amesgaiztoa eta ametsa nahasten duten horien eskutik. Eta seguru Epaltza gaztetxoak ere izango direnez egun, zer hoberik, udal gobernu berriarekin euskal idazle belaunaldi berriak aterako balira, Epaltzarenaz gain, Alonso, Aranbarri, Lizarralderena ere baden hiri horretatik. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude