Sexua askatasunez bizitzeko mugimendu politikoa

  • Kitzikan gazte antolakundea urte hasieran sortu da. Sexualitatea eta ekintza politikoa bateratzen ditu. Heteropatriarkatuaren aurka, garai bateko jarrera politiko erradikala berreskuratu nahi dute. Eskualdeka hasi dira lanean, eta Hego Euskal Herri osoan zabaltzea dute helburu.

Espainiako Estatuan, gorrotoarekin lotutako erasoek gora egin dute. Eraso arrazistak, xenofoboak, homofoboak, matxistak dira. Kitzikan antolakundeak ez ditu erasoak mailakatu nahi. Taldeko kide Ekaitz Herreroren ustez, ideologia bera dago erasoen atzean,
Espainiako Estatuan, gorrotoarekin lotutako erasoek gora egin dute. Eraso arrazistak, xenofoboak, homofoboak, matxistak dira. Kitzikan antolakundeak ez ditu erasoak mailakatu nahi. Taldeko kide Ekaitz Herreroren ustez, ideologia bera dago erasoen atzean, “norberaren kolorea, jatorria, sexu praktikak, bestearenak baino zilegiago direla pentsatzeak Europan izen bat dauka: faxismoa. Faxismoa ez da eskuin muturreko nazi batek ezkerreko militante bati egindako erasoa soilik, magrebtar baten aurka egitea ere bada faxismoa. Argazkian, Algortako eraso homofoboaren aurka egindako manifestazioa.Uribe Kostako Kitzikan
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtarrilaren 31n aurkeztu zuen bere burua Kitzikan gazte antolakundeak. Bergarako (Gipuzkoa) gaztetxean elkartu ziren hamarnaka lagun. Norbanakoen eta talde gonbidatuen artean ziren LAB sindikatua, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Medeak talde feminista eta Ernai. Gazte deitu diote beren buruari, baina ez diote adinari begiratuko, gazte espiritua da nabarmendu nahi dutena. Hego Euskal Herrian zabaldu nahiko lukete, oraingoz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ari dira lanean. Eskualdeka antolatu dira eta Donostialdean, Gasteizen, Bilbon, Ezkerraldean eta Uribe-Kostan sortu dira taldeak, besteak beste. Eskualdeko batzarrek egitura orokorraz gaindi, autonomiaz jardungo dute.

1969 hura gogoan

Sexu askapenerako mugimenduaren hasierako erroak berreskuratu nahi dituztela diote. Hasiera 1969an kokatzen dute, New Yorken (AEB), Stonewall taberna ospetsuan izandako istiluetan. Sexu langileek, transexualek, trabestiek eta homosexualek poliziari aurre egin zioten, eta hainbat egun iraun zuen matxinadak.

Batzuen ustez ordea, eztanda hark ez zuen asko iraun. 1980ko urteetan, sexu askapenaren mugimenduan haustura egon zen, eta queer mugimendua piztu zen. Pentsaera hori LGBT ideologiaz harago doa, heterosexualitateaz, heteronormatibitateaz eta emakume-gizon binomioaz gaindiko gutxiengo sexualak hartzen ditu bere barnean. Queer diskurtsoaren iritziz, 1969ko espiritua galdu egin zen eta eredu heterosexuala hura irensten ari zen. Kitzikanek ez du bere burua queer mugimendutzat, ez du izendapenik hartu, baina aipatu mugimendutik oso gertu kokatzen da.

Ekaitz Herrero Kitzikaneko kidearen aburuz, azken urteetan kontuan hartu beharreko beste zenbait gertakari izan dira: “Krisi ekonomikoa hasi zen 2006an; sexu askapenerako mugimendua berriro kokatu nahian zebilen; eta tokian tokiko arazoak sortu dira, Ukrainan, Udaberri Arabiarraren ondorioz Turkian, eta abar”. Nazioartean azken urteotan sortutako mugimendua gainbegiratu du Herrerok: Errusiako eta Ukrainako Kaos GL, AEBetan arrazakeriaren ildotik queer mugimendua, Turkian queer intifada, Palestinan ere bai...

Giro horretan sortu da Kitzikan, sistema heteropatriarkalaren kontrako jarrera politiko erradikala berreskuratzeko asmoz.
Hutsunea betetzera
Euskal Herrian Kitzikanek nahiko lukeen moduko mugimendurik ba al dagoen galdetuta Herrerok honela erantzun du: “Euskal Herriko egoera soziopolitikoa, antolatzeko eta borrokatzeko modua, kontzientzia kritikoa kontuan hartuta, beste leku askotan baino mugimendu gehiago egon da, eta horietan, sexu askapenean ere bai, egiteko moldeak koherenteagoak izan dira. Hasiera hartan behintzat bai”. Euskal Herriko mugimendua erradikalagoa, politikoagoa, botere guneetatik ez hain gertu irudikatzen du Herrerok. EHGAM jarri du adibide. Hasierako aldarrikapen haietatik, oraindik ere, nahiko hurbil dabilela uste du. Hala ere, gorakadaren ondoren, bertan goxo egitea edo zahartzea datorrela uste du, eta indarrik eta aukerarik gabe geratzen direla mugimenduak haien nahiak betetzeko.

Homofobiaren Aurkako Eguna ospatu behar al da?

1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik atera zuen. Erabaki hori oinarri hartuta, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna prestatu zuten. Lehenengo aldiz 2005eko maiatzaren 17an egin zen. Herreroren ustez, ez dago zertan ospatu munduko erakundeek homosexualitatea buru gaixotasunen zerrendatik atera izana. Maiatzaren 17a antolatzen duten berberek transexualitatea zerrenda berean egotea ez dutela zalantzan  jarri dio Herrerok: “Transexualitateak heterosexualitatearen erregimena ezbaian jartzen du, jada ez daude gizonak eta emakumeak soilik, hirugarren pertsona bat aldarrikatzen da”. Izatekotan, borrokarako baliatuko dute Homofobiaren Aurkako Eguna, gogoratzeko oraindik badirela izate eta praktika ugari gaixotasuntzat hartzen direnak.

Ekainaren 28an bai

Sexu Askapenerako Eguntzat du ekainaren 28a LGBT (Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transgenero) mugimenduak. Kitzikaneko kidearen ustez, egun hori oso garrantzitsua da mugimenduarentzat: 1969ko ekainaren 28 hartan sistema heteropatriarkalaren aurrean, orduko hartan, poliziaren aurrean, ez makurtzea erabaki zuten. Herrerok gaineratu du zoritxarrez egun hori ere despolitizatzea lortu dela, eta tabernaz eta enpresaz betetako erakusleiho bihurtu dela. Ez ordea Euskal Herrian. Hemen borrokarako eta aldarrikapenerako eguna izaten segitzen du. n

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexualitatea
Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


Gorputz hotsak
“Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela”

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2025-07-02 | Axier Lopez
Gorputzen arteko sareak

Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]


‘Between Goodbyes’ dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025eko sari nagusia

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu

Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


2025-05-21 | June Fernández
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


“Haurren jakin-min erotikoa kriminalizatzen, moralizatzen eta patologizatzen dugu helduok”

Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]


Eguneraketa berriak daude