Marcelino Soroaren akrobazia bikoitza

Francisco Charlenek eta haren seme Paulinok 1875ean Miribillan irekitako Gran Gimnasio de Bilbao.Anselmo Guinea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostia, 1870. Udalaren babesaz eta Jose Peña gimnastaren laguntzaz Euskal Herriko lehen gimnasioa jarri zuen abian Marcelino Soroa Lasak (1848-1902) Heriz Etxean, ateko idazpuruan Academia de gimnasia dirigida por los hermanos Arquímedes jartzen zuen arren. Hurrengo urtean, Andia kalean, zirkoa prestatu zuten gimnasioan egindako lana jendaurrean erakusteko asmoz. Marcelino Soroak berak hainbat ariketa egin behar zituen trapezio bikoitzetik zintzilik, oinetan bolbora zuela. Baina gauzak ez ziren behar bezala gertatu eta Soroak erredura larriak izan zituen eskuineko izterrean.

Ez zen hura izan, ordea, jarduna eteteko eta gimnasioa ixteko arrazoia, Gerra Karlista baizik. Soroak Ziburura alde egin zuen 1872an eta  bost urtean ez zen itzuli. Orduan, 1877an, berriro ere Soroaren zuzendaritzapean, udal gimnasio berria Peñaflorida kaleko eskoletako sotoan prestatu zuten. Baita ederki prestatu ere. Francisco López Alén idazle eta margolariak RevistaVascongadan idatzi zuenez: “Akademiak itxura bikaina zuen; ariketa-trenen multzoa honakoek osatzen zuten: burdinazko nahiz egurrezko trapezio bakun eta bikoitzak, soka lodi berdin zein korapilodunak, hainbat praktikarako askotariko uztaiak, lehorreko nahiz itsasontzietako eskailerak, pika sorta, txirrika sorta, orotariko eraztunak, makila sorta, pisu bilduma osoa, indar praktiketarako gomak, burdinazko eta egurrezko barrak, eskailera ortopedikoa, eskailera horizontala, zaldi makurra, hainbat sistematako barra paraleloak eta abar”.

1878an La Infantil del Gimnasio elkartea sortu zuen, jardun fisikoa umetatik sustatzeko. Udalak lan horretan ere lagundu zion, eta hainbat urtez indarrean egongo zen ebazpen baten bidez, hiriko eskola publikoetako haur guztientzat gimnasia derrigorrezkoa izango zela erabaki zuen.

Soroa hil zenean La Voz de Guipúzcoak zera idatzi zuen haurren gimnasioari buruz: “Donostiako mutiko guztiak bertatik pasa ziren eta, egun gizonak diren mutil koskor horien artean, itsasgizonak, medikuak, militarrak, ingeniariak, abokatuak, artistak, apaizak eta abar ditugu”. Artikulua ez zen erabat zuzena, udalaren ebazpenak, mutikoez gain, neskak ere barne hartzen baitzituen. Eta helduen gimnasioan gehienak gizonezkoak izan arren, gorde diren zerrendetan emakume izenak ere ageri dira: María de Aizpurua, Carmen Besné, Rufina Soroa, Paquita eta Teresita Rodriguez, Luisa Uranga...

Marcelino Soroak zuzenbidea ikasi zuen Valladoliden, eta euskara hutsezko lehen antzezlanaren (Anton Kaiku, 1878) egilea izateagatik da ezaguna. Baina gimnasia izan zuen beti bizibide.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Martutenek emandako ihesaldi dantzagarrienak 40 urte

Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».


Makillajea, begiak zaintzeko

Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.

Sustantzia horri kohl deritzo... [+]


Txinatar xenofobia ala terrorismo zuria?

Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]


Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


2025-07-02 | Eli Pagola
Erraketistak
Joko ikusgarria, ibilbide sinesgaitza

1917tik 1980ra erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan. “Chiquita de Anoeta”, “Arane”, “Emili”, Albisu, “Amparito”, “Chiquita de Aizarna”, “Asteasu”... Hamaika pilotari... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Espainiako Kongresuak gobernuari eskatu dio 78ko sanferminetako gertakariak “argitzeko” eta biktimei “aitortza” egiteko

1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela Bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Iragan-minez

Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]


Eguneraketa berriak daude