Lizar hegalariak

Lizarra (Fraxinus excelsior).Jean-Pol Grandmont-CC By

Aldoka-maldoka nabil, batera eta bestera azken aldi honetan, baratzeko liburu berria dela eta. Baratzea ahoan, baina mihura (Viscum album) dabilkit buruan. Garai herri dotorean izan naiz lehengo igandean eta nire bizitzako lehen sermoia eman dut: elizan aurkeztu behar izan nuen liburua, kultur etxean ez baitziren kabitzen bertaratutako ehun eta hirurogei lagunak. Kultur etxetik elizarako bidean dago Garaiko Landetxea deiturikoa. Hortxe du, ateburuan, mihura sorta, txibista gorriz apainduta. Kolorea: urrezkoa; iazkoa izango da, jarri berria ez behintzat. Ez zaio alferrik esaten “urrezko adarra” mihurari. Sanjoanetan zaharra sutara eta sorta berria jartzen da. Ebaki berritan berde, baina laster urreztatuko da. Etxea babesten duenean urrezkoa da “urrezko adarra”.

Aldoka-maldoka Zugarramurdira, bertan baitago Mihura baserria. Itxuraz, izen bereko Urdazubikoarekin batera, munduan abizen hori hedatzen dutenen habia. Baita zezenketetan burdin marka ezagunena daraman Miura izenarena ere. Zezen eta behi hiltzaile fama duen kasta hori, bai; sortu zenetik kasta horretakoek hamaika lagun hil omen dituzte. Donostian, 1921eko abuztuaren 15ean Emilio Moreno Moreno banderilla sartzaile valentziarra hil zuen Arruceto edo Iruñean 1977ko uztailaren 8an Jose Joakin Esparza Sarazibar zezen plazaren sarreran hil zuen Silletero zezenen kasta.

Aldoka-maldoka Lezoko Herriondo auzora, hor ere bai baita Mihura baserria.

Aldoka-maldoka ibiltzen direnak hegalariak dira, lizar hegalariak (Fraxinus excelsior). Baina, noiztik egiten du hegan lizarrak? Nolatan ikasi zuen hegan egiten? Nork erakutsi zion, bere adarrez erakusten duen izarrak akaso? Lizar hegalaria berez ikasita jaiotzen da. Berez dohatsua den gisa berean, alegia. Lizar hegalariak lurrean, ez beste zerbaiten gainean jaiotzen eta bizitzen direnak dira: beste zuhaitzen baten gainean, teilatu gainean... Garai batean, arriskua sumatzen zitzaion edozer egin behar zuenak soinean lizar hegalariren baten hostoa bazeraman, babestuta zela zioten.

Aldoka-maldoka Bizkaian, Nafarroan eta Gipuzkoan barrena ibili ondoren, etxeko karreraren teilatu gainean dudan lizar hegalaria agurtu eta ohera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lizarra
Indarkeria bikarioa salatu dute ehunka lagunek Lizarran

Lizarrako Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzea haurraren hiletaren ostean. Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernu Ordezkaritza kasua ikertzen ari da.


Amari min emateko hil zuen aitak semea Urbasan, nagusitzen ari den hipotesia

Haurraren amak salaketa ipini zuenetik zeuden haien bila. Aita semea helduta amildu zela adierazi du autopsiak, eta indarkeria bikarioaren hipotesiak indarra hartu duen arren, ikerketa aurrera doa.


2023-10-22 | Reyes Ilintxeta
María Castejón. Manugaitz eta arriskutsua
"Ezagutzen ez dugun errebeldia eta arriskugarritasun genealogia itzela dugu emakumeok"

Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


2020-10-05 | Bertsozale.eus
Malerreka, Bera eta Leitzako taldeek jokatuko dute finala Lizarran

Goizuetan eta Jauntsaratsen urriaren 2an egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako "Bertsonautak" eta Berako "Lamixene" taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako "Atekaberts komeni" taldea ere izanen da urriaren 17an... [+]


Eguneraketa berriak daude