Hur lizar

gur lizar
Beskingo bordaren inguruko lizarrak, Aralarren.Jakoba Errekondo

Gure mitoetarako zein landare egoki jotzen ditudanari tiraka, aurrekoan hurra, Corylus avellana, aitatu eta “hur” hitza gure hiztegiko zaharrenetakoa ez ote zen galde egin nuen, bateren batek erantzun zezan. Di-da erantzun dit nafartutako lagun giputx batek. Bere ustetan oso omen da zaharra hitza eta esanahi bitxia ematen dio: “Goian edo zintzilik dagoen edo goitik datorren ontzi baten barruan dagoen bizia”. Hizki bakoitzari bere erroa emanez osatzen du esanahi hori, baina hurra ere ezagutzen du, noski. Zaharrarena ez diot zalantzan jarriko eta bestea, esanahiarena, sinestatzen diot. Hobe batekin topo egiten ez dugun artean... Proposamenak egitea libre da eta ondo etorriak!

Fraxinus excelsior, Lizarraren izena ere ez da bartekoa izango. Ondo lizarrarenak gara bai, gure kulturaren paisaiako kide nagusietako honen besoetako. Amandre ona izango da, berari buruz gaizki esaka aritutako inor ez baitut sekula topatu. Intxaurrondoa, eukaliptoa, pinu beltza, hagina... Zuhaitz asko kakaztuz ahoa neurri hitz egiten duen jendea ugaria da. Aldiz, lizarra beti da on, altzo, lagun, babes, gozo, abaro, magal, dotore...

Dotore. Lerden, lirain, segail da lizarra, izarren pareko lizar. Mediterraniarrentzat “basoko Venus” da. Zuhaitzak tximista uxatzen du. Egurra kirtenetarako, lantza pertika timoietarako... Azala eta hostoa sendagai. Zarba bazka. Ezin izan bestela, lizarra etxeko. Orri osoa beteko genuke lizarraren toponimoz. Baita Euskal Herri osoa ere. Lizardiak garai bateko gizakien bizitokien arrasto dira maiz. Nola ez dugu bada gure hilerrien ikur? Gizakien arrastoen baldo, mugarri.

Hildakoen aztarna, baina gaurko egunera ederki egokitzen dena. Lizarren ezaugarri bitxienetakoa sexu ugaritasuna da. Landare gehienak hermafroditak edo sexu bakarrekoak dira. Lizarrak arrak, emeak edo tartekoak, bietatik dutenak. Eta xelebreena, etorkizunerako egokituak, urte batean arrak diren adarrak hurrengoan eme izan daitezke. Eta alderantziz. Lizarra gure hilerrietara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lizarra
Indarkeria bikarioa salatu dute ehunka lagunek Lizarran

Lizarrako Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzea haurraren hiletaren ostean. Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernu Ordezkaritza kasua ikertzen ari da.


Amari min emateko hil zuen aitak semea Urbasan, nagusitzen ari den hipotesia

Haurraren amak salaketa ipini zuenetik zeuden haien bila. Aita semea helduta amildu zela adierazi du autopsiak, eta indarkeria bikarioaren hipotesiak indarra hartu duen arren, ikerketa aurrera doa.


2023-10-22 | Reyes Ilintxeta
María Castejón. Manugaitz eta arriskutsua
"Ezagutzen ez dugun errebeldia eta arriskugarritasun genealogia itzela dugu emakumeok"

Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


2020-10-05 | Bertsozale.eus
Malerreka, Bera eta Leitzako taldeek jokatuko dute finala Lizarran

Goizuetan eta Jauntsaratsen urriaren 2an egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako "Bertsonautak" eta Berako "Lamixene" taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako "Atekaberts komeni" taldea ere izanen da urriaren 17an... [+]


Eguneraketa berriak daude