Ilargia eta energia

Hainbat kalkuluren arabera, gizakion energia beharrak 10.000 urtez asetzeko adina helio dago ilargiaren gainazalean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Udaberria etortzearekin batera Ilargia protagonista bihurtu zen, egun batzuetan bederen, geure bizitzetan. Eguzki eklipsea ez da egunero gertatzen, eta eklipsearekin batera ilargia Lurretik oso hurbil baldin badago gertaera meteorologiko garrantzitsuak izaten dira. Ordu batzuetako iluntasunari itsas mareen bizitasuna gehitzen zaionez, gertaera horiek geure bizimoduan eragiten dute.

Aurten ikuskizunari kezka bat erantsi zaio, agian Lurraren historian lehen aldiz: eguzki energiaren aldeko apustua egin duten herrialdeek eklipseak iraun bitartean euren energi produkzioa %5etik gora murriztu izana. Egia esan, itsasoko energiaren aldeko apustua egina balego berdinduko litzateke eguzki energiaren galera.

Ilargiko helioa, lehengai preziatua

Eklipsea dela-eta protagonista izan den ilargiak badu Lurreko herrialde aberatsenek amesten duten lehengaia: helioa. Bi protoi eta bi elektroi dituen elementu hori oso eskasa da gure planetan, %0,000137 baino ez, baina ez da gauza bera gertatzen ilargian. Helioa eguzkian eta izarretan sortzen da, eta eguzki-haizeak garraiatzen du, baina Lurreko atmosferak eta eremu magnetikoak ez diote lurreratzen uzten. Ilargian ez da halakorik gertatzen, eta hala, uste da une honetan 100.000 tonatik gora helio dagoela hango gainazalean.

Helioa erregai garbia eta ahalmen kalorifiko handikoa da, oso aproposa zientzialariek amesten duten fusio nuklearrean erabiltzeko. Hainbat kalkuluren arabera, ilargian dagoenarekin gizakion behar energetikoak ase litezke datozen 10.000 urteetan.

Orain hobeto ulertzen dugu ilargian egoitzak instalatzeko hainbat herrialdek duten interesa. Egia da handik gas preziatua hona ekartzea ez dela erraza izango, baina nonbaitetik hasi beharra dago.


ASTEKARIA
2015eko apirilaren 05
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Astronomia
2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


2025-07-10 | Kanaldude
Su eta Gar
MULTIMEDIA - solasaldia

Su Ta Gar metal talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izenak ere badirela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, Eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


2025-04-28 | Jakoba Errekondo
Egurra diamantea baino arraroagoa da

Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Lurrean harrapatuta: zabor espaziala eta misio espazialen etorkizuna

Jakina da Ilargia dela gure planetaren inguruan orbitatzen duen satelite natural bakarra, baina badaude beste satelite asko ere, gizakiok bidalitakoak, satelite artifizialak alegia. Telekomunikazioak, meteorologia, espioitza… zenbatezinak dira gailu horien erabilerak... [+]


Ilargiaren alde ezkutuko laginekin aireratu da Txinako Chang'e-6 misioa

Txinako Chang'e-6 misioak Ilargiaren alde ezkutuko laginak hartu eta Ilargiaren orbitara aireratzea lortu du. Alde ezkututik egin den lehen aireratzea izan da.


Sateliteen gorakadari eusteko beharraz ohartarazi dute

Orbita baxuko sateliteentzako baimenak zorrotzago erregulatzeko beharraz ohartarazi dute aditu batzuek, Science aldizkarian argitaratu duten artikulu batean. Izan ere, dagoeneko milaka satelite daude espazioan, eta sekulako igoera aurreikusi dute.


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Indiako espaziontzia Ilargiko hego polora iritsi da

Herrialdea hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarrena. Asteazkenean 14:34ean iritsi da.


Eneko Axpe. Martera begira.
“2025ean espero da lehen emakumea eta zuria ez den lehen pertsona ilargira heltzea”

Eneko Axpe Iza (Barakaldo, 1986) fisikari eta ikerlaria da NASAn, AEBetan, San Frantziskon. Lehen euskaldun fisikaria da NASAn. Musikaria ere bada, hainbat taldetan ibilia. Buru belarri ari da orain lanean; proiektu interesgarria du esku artean: ikertzen ari da nola elikatu... [+]


James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte

James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen... [+]


2021-04-20 | Unai Brea
Naiara Barrado Izagirre. Astroen behatzailea
"Dirua jarriz gero hogei urte barru Marten egongo gara, ziur"

Alboko orrialdean EHUren Ingeniaritza Eskolako teleskopioaren ondoan ageri da Naiara Barrado (Getxo, 1981), astronomoa eta Zientzia Planetarioen Ikerkuntza Taldeko kidea. Eguneroko lanean, ordea, ordenagailuko pantailari beha egon ohi da, Hubble teleskopioak espaziotik... [+]


PODCAST #54 | Elon Musk espazioa kolonizatzen

Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak... [+]


2021-03-05 | ARGIA
Espazioa itxuraldatuko lukeen 'Starlink' proiektuaren kontra erresistentzia abiaturik du Normandiako herrixka ttipiak
MULTIMEDIA - Net Hurbil

Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko... [+]


Eguneraketa berriak daude