Txalotzekoa da Mariano Izetaren Dirua galgarri nobela berriz argitaratzeko ideia, kasik sen arruntaren kontrako apustua baita euskarazko genero beltzaren genesiari paper berria ematea. Euskaltzaindiak eta Baztango Udalak egin dute edizioa eta arratsalde bakarrean irakur dezakezu, 100 orrialdera iristen ez den istorioa erraz ulertzeko maneran baitago idatzia, kontakizuna erabat lineala da eta ekonomia berbala du ezaugarri nagusi.
Ez nion Izetaren nobelari eskatzen “ona” izatea. Hutsuneak baditu, gauza asko faltan sumatuko dituzu, bai eszenetan, bai pertsonaiak eraikita dauden moduan, baita istorioaren korapiloetan ere. Baina 1962an idatzia da, ez litzateke bidezkoa “Raymond Chandler baztandarra” izan zedila eskatzea egun eskura daukagun almazen literariorik gabe eskribitu zuenari.
Hain erraz pasatzen ez dena narratzailearen posizio ideologikoa da. Nobela moralizatzailea dela esatea ez da gehiegikeria, ezta istorioa kontatzen duen ahotsa boterearekin erabat lerratzen dela esatea ere. Adibidez: lapurreta baten ondoren poliziak “ohiko susmagarriak” atxilotuko ditu. Komisarian “merezi zuten zanpaldi bat” jaso dutela eta ondoren giltzapean sartu dituztela irakurtzen duzu (5. kapitulua) eta ondoren aske uzten dituztela. Baina bigarrena gertatzen denean narratzaileak ez die errugabetasunik ere aitortuko –gaizkilea gaizkile da, kausa honengatik ez bada, beste zerbaitengatik–.
Delituaren benetako egilea argitzen denean ere, “etsaiaren tentazioa” da lapurretari ematen zaion kausa. Edo, bestela, lanik egin gabe bizi nahia. Ebasleak alferra delako ebasten du, ez dago beste motiborik. Nagusien eta morroien arteko desberdintasun ekonomikoak gauza naturaltzat jotzen dira, lapurreta bezalako ordena-hausteak zuzendu beharreko desbideratze gisa ulertuz. Eta aparteko kapitulua mereziko luke emakumeek betetzen duten rola aztertzeak.
Gauza guztiok ez ditugu seinalatzen bestelako pentsamolde politikoak babesten ditugulako bakarrik: narratzaileak egindako aukera horiek fikzioari kalte egin zioten, hain argi epaitu baitzituen pertsonaiak, ezen ezustekorako tarterik gabe laga zuen kontakizuna –balore moral edo ideologikoen transmisioa istorioaren aukeren gainetik jartzen duten idazleei usu gertatzen zaien moduan–.
Izetaren lanak zabaldutako genero beltzaren bidean aurreratu da ondorengo hamarkadetan, batzuen ustez gehiago besteen ustez baino. Dirua galgarri berrirakurtzea ariketa interesgarria da, abiapuntua zein izan zen jabetzeko. 1960ko hamarkada hartan gure nobela beltzek ere praktika txintxoen manual baten itxura handiegia zuten. Zer edo zer espabilatu dugu.
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]