Giro nahasian


2015eko otsailaren 22an

Martxoaren 22an eta 29an Departamenduetarako hauteskundeak giro nahasian iraganen dira Frantziako Estatuan. Ontsalaz, iaz egin behar ziren hauteskunde horiek 2015eko abendura gibelatuak izan ziren. Ekainera aurreratzea aipatu ondoren duela zenbait hilabete martxoan antolatzea deliberatu zuten. Izena aldatzeaz gain, departamentalak kantonamendukoen ordez, hauteskunde-barrutiak arrunt aldatu dira, baita moldea ere: orain bikote bat eta bi ordezko hautatu behar, lehen hautagaia bere ordezkoarekin.

Baina gutxienekoa da hori guztia. 2010etik hona kolore desberdinetako gobernuek bultzaturik, aldaketa prozesu kaotikoan sartuak dira Frantziako instituzioak. Departamendua bera kolokan dago eta martxoaren hondarrean hautatuko diren asanbladak 2020an desagertu beharko lirateke, denetan ez bada, lurralde askotan bederen. Are gehiago, hauteskundeetarako hilabete eta erdi eskas falta delarik, nehork ezin du erran bihar etzi zein izanen diren departamenduko eskumenak. Izan ere, frantses parlamentua erregioaren eta departamenduaren arteko konpetentzia banaketa berria eztabaidatzen ari da momentu honetan. Gobernuak Erregioak indartu nahi ditu, baina sozialisten artean ere erresistentziak azkarrak dira eta jadanik zenbait puntutan amore eman behar izan du. Nahaste-borraste horrek zein puntutaraino abstentzioa eraginen duen erratea zaila bada ere, azken hauteskundeetan bezala eskuin muturreko Fronte Nazionalaren (FN) gorakada iragartzen dute askok. Panorama horren puntu baikor bakarra da lehen aldikoz, borondate onez ez bada, legeak beharturik, gizon jaunttoen gotorlekuak ziren departamenduetako asanbladetan genero parekotasuna lortuko dela.

Ipar Euskal Herrian erronka berezia dugu ondoko hilabete eta urteetan. Lurralde Kolektibitatearen aldarrikapenari uko egin ondoren, Frantziako Gobernuak herrien arteko elkargoaren aukera proposatu du. Urtearen bukaeran herriko kontseilu guziek horri buruz bozkatu beharko dute. Azken urteetako lege berriek erregio eta departamenduetatik herri elkargoetara konpetentzien delegazio edota transferentzia baimentzen dute. Horregatik, EH Baiko hautagaiek Iparraldeko instituzioaren definizioa dute ezarriko beren kanpainaren muinean. Batera plataformak berriz, galdera zehatzak eginen dizkie hautagai guztiei eta bereziki, hautatuak izatekotan departamenduaren konpetentzien transferentzia lagunduko duten ala Pauen atxikiko dituzten jakiteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko otsailaren 22a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude